Osasun-alarma osteko garai hauetan gauzak egiteko modua asko aldatu da. Jarduera mota guztiak egokitu behar izan dira osasun- eta segurtasun-egoera berrira. Garai honetan, oporrak hasi dira gutako askorentzat, eta guk, ELAIDEtik, aukera paregabea eskaini nahi dizugu zure euskara ikasteko prozesuarekin jarraitzeko.
Gehiago
Aurtengo oporrak bestelakoak izanen direla zalantzarik ez dago. Sekulan ez bezala, uda honetan, bertan behera geratuko dira hainbat plan, batez ere, atzerrirako bidaiak eta hegaldiak. Erabaki horrek, ordea, beste modu bateko oporraldiak antolatzea ekarriko du, bestelako guneetan jarriz fokua: gure inguruko herri, mendi eta hondartzetan.
Gehiago
Musika Zuzenean telebista saioa 2017ko uztailean abiatu zen eta ordutik 100 saio baino gehiago prestatu dituzte Koldo Otamendik gidatutako ekipoak. Saioak ordu erdiko iraupena izan ohi du.
Gehiago
Mendi batera igo, hondartza batean bainua hartu edo ondare-naturala zein -artistikoa bisitatu, denak berdin hasten dira: haietara joateko ideia, planifikazioa eta gogoa piztea. Artikulu honetan hiruzpalau ideia eta planifikatzeko informazioa topatuko dituzu. Gogo-pizgarri izanen ahal ditugu.
Gehiago
Koronabirusak eragindako osasun-krisiak kulturarekin dugun harremana egokitu eta berrasmatzera behartu gaitu: taldeen birak eta udako festak bertan behera uztea, aretoetako edukiera mugatzea... Gauzak horrela, musika jaialdi ezberdinen berri duzue artikulu honetan.
Gehiago
Maiatzaren 6tik hasita uztailaren 20ra arte irekita dago 2019ko Errenta Aitorpea egiteko epea. Aurten Nafarroako Gobernuak bide telematikoak erabiliz egiteko deia egin du. Errenta aitorpena euskaraz egiteko eskubidea duzu, eta baduzu horretarako aukera, beraz, animatu!
Gehiago
Aurrez aurre elkartzeko aukera ez dugun garai honetan, mintzapraktikan sarean egiteko aukera eskaini nahi du MIntzakidek: #mintzalagunONsarea. Teknologia berriak baliatuz, bidelariak zein bidelagunak elkartzeko eta euskaraz gozatzeko esperientzia parte hartzailera gonbidatzen zaitu Euskaltzaleen Topaguneak.
Gehiago
Gaurko proposamena etxean geratu behar garenon zaintzaile, laguntzaile, hornitzaile… diren horiei zuzendua dago. Bidali diezaiegun esker mezuak sare sozialen bidez. Sortu ditzagun testu, argazki, bideo edo irudi bidezko mezuak eta partekatu ditzagun sarean.
Gehiago
Musika eta irudiak beti izan dira aliatu onak, musika asko aberasten da irudiarekin batera, eta alderantziz.
Gehiago
Etxealditik Euskaraldira ekimenak jarraitzen du, anima zaitezte eta parte hartu!
Gehiago
Prest zaude Etxealditik Euskaraldira ekimenak dakartzan proposamenei heltzeko? Hemen duzue lehenegoa! Inolako adin mugarik izan gabe, taldean, familian, lagunartean edo bakarka...
Gehiago
Gaur eta bihar greba eginen dute ehunka kulturgilek, beren egoera bistaratu, neurriak eskatu eta kulturaren balioaz gogoeta eginarazteko. Itxialdian gaudenez, greba digitala izanen da. Elaidek bat egiten du kulturgileen grebarekin.
Gehiago
Azkue Fundazioak eta Saure editorialak garatu dute jokoa, interneteko erabiltzaileei euskaraz jolastu eta elkarrekin harremantzeko aukera emateko asmoarekin. Tribialak zortzi gaitan sailkatutako 4.800 galdera ditu eta beste erabiltzaile batzuekin txapelketak antolatu daitezke, bai pribatuan, bai publikoan. Probatu nahi? ELAIDEn azalduko dizugu nola.
Gehiago
Zazpi irratik eta 16 bertsolarik zuzeneko saioak eskainiko dituzte gaurtik hasita apirilaren 17an, 23an eta 24an
Gehiago
Ziur aski zure etxeko apaletan izanen dituzu irakurri gabe dituzun liburuak, edo bigarren aldiz irakurtzea merezi dutenak. Bestela, Interneten euskarazko liburu elektroniko eta irakurgai asko dituzu eskura. Artikulu honetan dituzu aukera batzuk.
Gehiago