Sakana

Ongi etorri herrira!

Jendartearen historian ohikoak izan dira migrazio mugimenduak: pertsona talde bat jaio edo bizi den herrialde edo lurraldea utzi eta beste leku batera joatea, gehienetan, bizimodua hobetzeko asmoarekin. Herritar berri horiei ongi etorri ekitaldiak egiten hasi dira Nafarroako zenbait udalerritan, euskara eta hizkuntza eta kultur aniztasuna ardatz hartuta. Lakuntzako eta Berako esperientziak ekarri ditugu artikulu honetara. 
Gehiago

Mintzodromoak plazara

Bihar, 5. eLe festa ospatuko da Altsasuko Foruen plazan. Mintzodromoa da eguneko ekitaldi garrantzitsuena. Maiatzaren 17an, berriz, Tafalla aldeko euskaldunek dute hitzordua. Biak ere, euskaldunak ezagutu eta euskara praktikatzeko aukera politak dira.
Gehiago

Liburuklika: irakurri eta elkarbanatu

Nafarroako hainbat toki entitateetako euskara zerbitzuk Liburu-klika udako kanpaina abiatu dute. Proposamenaren xede nagusiak euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea eta gazte zein helduek egunerokoan ohikoak dituzten komunikazio-kanalak euskarazko irakurzaletasunaren mesedetan erabiltzea dira. Parte hartzaile guztiek saria jasoko dute irailean.
Gehiago

Martxoaren 8rako zenbait proposamen

Nafarroako 25 toki entitatek elkarlanean landu dute martxoaren 8ko emakumeen nazioarteko eguna. “Mundu feminista planeta jasangarri baterako” lelopean, programazio zabala prestatu dute Nafarroako herri askotan. Jarduera horietako gehienak martxoaren 8aren inguruan eginen badira ere, badira ia hilabete osoa hartuko duten ekitaldi batzuk ere. Horien artean daude artikulu honetan nabarmendu ditugun hiru erakusketak.
Gehiago

Euskara praktikatu nahi? Eman izena Mintzakiden!

Ikasturte berriarekin batera, Sakanako Mintzakide taldeak martxan jartzeko prest daude. Euskara praktikatu nahi baduzu, baina ez badaukazu norekin egin, edo euskalduna izanda euskaraz bizitzeko aukera berrien bila bazabiltza, eman izena Sakanako Mintzakiden!
Gehiago