Euskalkitegia, euskalki eta hizkera desberdinak ezagutzeko modu dibertigarria

Euskalkien inguruko jokoa da Euskalkitegia, mugikorretarako eta tabletetarako joko erraza. Aplikazioa honek euskararekin eta euskalkiekin jolasteko aukera ematen du. Badihardugu Euskara Elkarteak sortu du, Codesyntax enpresaren laguntzarekin.

Ahotsak.eus webguneko bideoak erabiltzen ditu Euskalkitegiak. Galde-erantzunezko jokoa da, eta bideoetan agertzen diren hiztunak adituta nongoak diren asmatzean datza. Erantzunak asmatu ahala zailtasuna handitzen doa. Zuzeneko erantzun bakoitzeko puntuak biltzen dira, zenbat eta zailagoa asmatzen den galdera, orduan eta puntu gehiago.

Jokoari buruzko informazioa hemen.

Androiderako bertsioa eskuratzeko, sakatu hemen, eta iOS aplikazioa eskuratzeko, berriz, hemen.