Euskal Encodings, euskarazko ikus-entzunezkoen biltegia

Sarean aurkitu ahal dugun euskarazko filmen eta telesailen biltegirik handiena da Euskal Encodings. 2003an abiatu zen komunitate ireki gisa funtzionatzen duen proiektua. Auzolanaren filosofía du oinarrian eta irabazi asmorik gabea da.

Berriki, Argia Astekariak komunitate honek egindako lan bikaina saritu nahi izan du eta 2021eko Internet esparruko Argia Saria eman dio Euskal Encodings-i.

Euskarazko film eta telesailak bildu zein erdarazkoak euskaratzen ditu. 1.500 film baino gehiago daude ikusgai webgunean, mota askotakoak. Denak euskaraz eta doan.

2003an sortu zen komunitatea, bere garaian haurren artean sekulako harrera izan zuen Dragoi Bola telesaileko atalak denen eskura jartzeko asmoarekin. Gerora marrazki bizidun gehiago batzen joan ziren, ondoren filmak... 18 urteren ostean, euskarazko ikus-entzunezkoen biltegirik handienean bilakatu arte.

Azkenetako urteetan, teknologia eta baliabide berrikuntzak direla eta beste helburu batzuetara iristen saiatzen ari dira, hala nola, bideo edukiak on-line eskuragai jartzen saiatzen, edota azpititulatutako film eta telesail gehiago izaten, behar eta gustu berrietara moldatzearren.

Informazio gehiago jasotzeko: www.euskal-encodings.com/smf/