Mikel Diaz Oses - Lizarra

Mikel Diaz-markoarekin.png

Musika beti izan da presente nire bizitzan, eta hala izaten jarraitzen du bai praktikan bai entzule moduan ere. Familian, lagunartean edo bakarka nire aisialdiaz gozatzeko modua anitza da, askotan musika lagun edo protagonista delarik. Horregatik,  ñabarduraz beteriko bizimodu bat islatzen saiatu naiz zerrenda eklektiko honetan, aukeraketa egitea zaila suertatu zaidan arren.

Eta musika kultura eta gizartearen oinarri nagusienetariko bat izanda, jende guztia animatu nahiko nuke musikarien bizimoduari sostengua ematera, kontzertuetara joatera edo haien artelanak diren diskoak erostera.

GORA MUSIKA ETA GORA BIZITZA!