Zer da?

Nafarroako toki entitateetako euskara zerbitzuek abian jarri dute euskarazko musika zabaltzeko ekimena. Hala, pertsona ezagun edo erreferentzialek proposatutako euskarazko kantu zerrendak eskainiko dira. Bereziki gazteen artean zabaldu nahi da egitasmoa, baina baita publiko orokorraren artean ere.

Honako hauek dira Musikaz Blairen helburuak:

  • Euskarazko musika zabaltzea eta entzule berriak irabaztea.
  • Euskaraz aritzen diren Nafarroako musika proposamenak gizarteratzea.
  • Euskaraz aritzen diren musika talde eta estilo berriak gizarteratzea.
  • Euskarazko musika proposamenen aniztasuna gizarteratzea (musika estiloak, emakumeen presentzia, belaunaldi ezberdinak…).

Zabalkundeari dagokionez, kantu zerrendak Elaideren atarian jarriko dira edonoren eskura, baita tokiko komunikabideen agerkari digitaletan ere. Sare sozialen bidez ere zabalduko dira, eta tokiko irratiek ere zabalpenean hartuko dute parte. Bertzalde, zerrendak Spotify eta Youtube plataformetara igoko dira eta, horietan ere, bi astetik behin zerrenda berri bat entzuteko aukera izanen da.

 

MUSIKA ZERRENDAK