Mattin Aiestaran de la Sotilla - Musikaz Blai

Mattin Aiestaran-markoarekin.png

Kantu hauek nire azken urteetako zaletasun musikala irudikatzen dute. Batez ere euskal musika entzun dut, estilo anitzetakoa. Une honetan egindako kantuen zerrenda da, baina urteek aurrera eginda ere gutxi aldatuko litzatekeen zerrenda, abesti berriak gehituta ere, hauek kuttunak izaten jarraituko dutelako. Momentu ezberdinetan entzuten dudan musika da, autoan noanean, ordenagailuan arkeologia-lanetan marrazten edo argazkiak prozesatzen nabilenean, etab.