Henar Etxeberria Urkia - Uharte

Henar Etxeberria Urkia-markoarekin.png

Nik hautatutako kanta hauek gehien entzundako abestiak dira; batzuk txikitatik entzundakoak, beste batzuk lagunek sortutako abestiak…

Orokorrean, nire egunerokotasunean jarriko nituzkeen abestiak dira. Batzuk motibatzeko erabiltzen ditut, beste batzuk erlaxatzeko. Oro har, nire izaerarekin bat datozen abestiak direla esan dezaket. Emakume nahiko emozionala izanda, mezu potenteak dituzten abestiak aukeratzen ditut, eta abesti hauek mezu oso garrantzitsuak transmititzen dituztela uste dut, edo gutxienez, niretzat.