Aisialdia

Dena prest KORRIKA hasteko

Bihar abiatuko da 24. Korrika Atharratzetik. Martxoaren 29ra arte 2.180 kilometro eta 3.436 lekuko aldaketa eginen dira Bilbora bidean, hamar egunez, gau eta egun, etenik gabe. `Euskara gara´ lelopean, AEK-k antolatutako lasterketak euskara hauspotzea du helburu, baita bere jardunarekin jarraitzeko baliabide ekonomikoak lortzea ere. Nafarroa lehen egunetan zeharkatuko du.
Gehiago

Korrika Kulturala Nafarroan: euskara eta kultura herriz herri

Martxoaren 19tik 29ra egingo den 24. Korrikaren testuinguruan, Nafarroak ere protagonismo berezia izango du Korrika Kulturalean. AEKk sustatutako ekimen honek euskararen aldeko lasterketarekin batera kultura jarduera ugari antolatzen ditu, euskal kulturaren adierazpide desberdinak herriz herri zabaltzeko helburuarekin.
Gehiago

Lau proposamen umoreaz gozatzeko

Ate joka dago Irrizikloren 2026ko edizioa. Aurten, lau umore-ikuskizun izanen dira Nafarroako Antzerki Eskolan, otsailaren 25etik martxoaren 18ra bitartean, eta ikuskizunetarako sarrerak dagoeneko salgai daude.
Gehiago

Nafarroako Inauteriak

Nafarroako inauteriak neguaren amaiera eta udaberriaren hasiera ospatzeko jai tradizionalak dira. Euskal kulturaren parte garrantzitsua dira, eta herriz herri ospatzeko modu eta pertsonaia bereziak dituzte. Antzinako erritu paganoetatik datoz, natura esnatzeko eta espiritu txarrak uxatzeko helburuz sortuak. Gaur egun, festa giroko ospakizun bilakatu dira, baina jatorrizko esanahia eta ohiturak bizirik dirau hainbat tokitan.
Gehiago

Hasi da Bertsoaroa

XXXV. Bertsoaroa otsailaren 3tik martxoaren 12ra bitarte eginen da, eta zazpi ekitaldi izanen ditu guztira, bertsolaritzak Iruñean duen indarraren erakusgarri.
Gehiago

Ez galdu aukera familian euskara praktikatzeko

Euskara ikasteko prozesuan aurrera egin nahi duzu, baina familiatik sobera urrundu gabe? Amesten zinuen formula existitzen da : «Familia egonaldia»! Goizean gurasoak euskara klasean diren bitartean, haurrak jolasean ariko dira hezitzaileekin. Eta eguerditik oheratu arte, guraso eta haurrak euskarazko aktibitateen inguruan biltzen dira.
Gehiago

(H)ilbeltzaren 12. edizioa hastera doa

Urtarrilaren 19tik 25era (H)ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren 12. edizioa ospatuko da Baztanen. Aurreko urtetan bezala, liburu aurkezpenak, solasaldiak, mahai-ingurua eta bestelako kultur jarduerak izanen dira Baztango zenbait herritan.
Gehiago

Ur goiena, ur barrena

Nafarroako zenbait herritan kantuan emanen diote hasiera urte berriari, `Ur goiena, ur barrena´ kopla zaharrak abestuz.
Gehiago

Euskaraz bizitzeko pizkunde berri bat

Euskalgintzaren Kontseiluak, euskararen alde lanean ari diren erakundeek osatua, euskaltzaleon indar eta batasun erakustaldia egiteko zein euskararen biziberritzean bertze jauzi bat premiazkoa dela aldarrikatzeko, “Pizkundea” izeneko ekitaldia antolatu dute abenduaren 27an, Bilbon, Bilbao Arenan, 17:00etatik aitzinera.
Gehiago

Baditugu Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalistak

Finalaurrekoak jokatuta, erabaki dira finalean lehiatuko dira 8 bertsolarien izenak. Finalaurrekoak irabazita sailkatu dira Eneko Lazkoz, Julio Soto eta Joanes Illarregi eta lortutako puntuei esker beste 5 bertsolari. Finala azaroaren 29an izanen da, Iruñeko Nafarroa Arenan, arratsaldeko 17:00etan hasita.
Gehiago

Gau Beltza: ez izan beldurren beldur

Udazkenetik negurako bidean, gauak gero eta luzeagoak diren aroan, hainbat erritu egin izan dira Europa osoan, baita gurean ere: urtearen heriotza, uzta bilketa, hildako senideen oroimena… Garai batean, esaterako, kalabazak edo arbiak husten ziren eta aurpegi forma ematen zitzaien, kandela txiki bat sartu eta bide bazterrean argiztatuta jartzen ziren, bizilagunak beldurtzeko eta hildakoen arimei bidea erakusteko.
Gehiago

Buruz, bihotzez, oinez, badator Nafarroa Oinez!

Urriaren 19an izanen da Nafarroa Oinez eguna. Adin guztiendako jarduera, ikuskizun eta kontzertu-sorta zabala antolatu du Paz de Ziganda ikastolak. Familia giroan edo lagunartean euskal giroaz gozatzeko aukera aparta Iruñetik bertan. Euskaltzale guztiei Atarrabiara hurbiltzeko gonbitea egin diete. 
Gehiago

NBT25: 24 bertsolari Nafarroa Arenarako txartelaren bila

Urriaren 4tik azaroaren 29ra bitarte jokatuko da 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. 24 bertsolarik hartuko dute parte, eta, lehen aldiz, Nafarroa Arenan izanen da finala, azaroaren 29an.
Gehiago

Badator Uharteko Artzain Eguna

Abuztuaren 31n, igandean, Nafarroako 57. Artzain Eguna hartuko du Sakanako Uharte Arakil herriak. Aurtengoa 57. edizioa izanen da. 
Gehiago

Bertsolariak herriz herri

Abuztuan festak izanen ditugu dira Nafarroako herri askotan, eta bertan bertsoak entzuteko aukera zabala izanen dugu.
Gehiago