Baliabideak

Euskaraz aritzeko baliabideak

Udako eta oporretako giroan sartuta gaude bete-betean. Merezitako atsedenaldiaz gozatzen ari dira asko, eta egiten ohi ez ditugun planak egiteko garaia dugu: herrietako festez gozatu, hondartzara edo mendira joan, lagunekin edo familiarekin elkartuta une goxoak pasa, urrunera joan edo etxean gelditu batere planik gabe.
Gehiago

Musikaz blai: Nafarroa osoko proposamenak bi astean behin

Duela hilabete batzuk Nafarroako mendialdeko euskara zerbitzuek abian jarri zuten tokian tokiko erreferenteen proposamenen bidez euskal musika zabaltzeko ekimena. Arrakasta ikusita, Nafarroa osoko euskara zerbizuetara zabaldu dugu ideia. Ondorioz, gaurtik aurrera, bi astean behin herri ezberdinetako pertsonen proposamenak izanen dituzue elaide.eus webgunean eta bere sare sozialetan. Musika estilo ezberdinak baina beti euskaraz.
Gehiago

Kantok, euskal kanten jolasa

'Badok'-ek Kantok jolasa sortu du. Kantu baten pasarte laburra entzunda, zein abesti den asmatu behar da. Egunero erronka berria izanen da.
Gehiago

Neoloteka, euskarazko neologismoen biltegi berria

UZEIk, Terminologia eta Lexikografia Zentroak, Neoloteka jarri berri du martxan. Neologismoak, hitz berriak alegia, biltzen dituen bilduma da Neoloteka. Lexikoaren bilakaera errealari jarraipena egin asmoz sortu du UZEIk Neoloteka.
Gehiago

EmariAPP, emakume erreferenteak ezagutzeko jolasa

EmariAPP jolasa emakume erreferenteen irudia aldarrikatu nahi duen aplikazioa da. Kalaka elkarteak sortua, emakumeen ahalduntzea eta aitortza soziala du helburu. 
Gehiago

Zer Non Ikusi, plataformetan euskarazko edukien bilatzailea 

Plataforma digitaletara euskaraz bikoizturik heltzen diren film, telesail eta dokumentalen bilaketa errazteko Zernonikusi.eus ataria dakargu gaurkoan ELAIDEra. 2022an sortu zuten eta dagoneko berrehun titulu baino gehiagori buruzko informazioa eskaintzen du jada tresnak.
Gehiago

Memeka.eus, memeak euskaraz egiteko plataforma

Memeka.eus memeak sortzeko baliabidea da. Ohiko meme txantiloiez gain, euskal meme ereduak eta sticker-ak ere baditu. Haren sortzaile den Iametza enpresak meme lehiaketa ere antolatu du. Abenduaren 20an bukatuko da aurkezteko epea.
Gehiago

ELAIDE.EUS zurekin aurrera

Nafarroako toki entitateetako euskara zerbitzuek ELAIDE.EUS zabaltzeko kanpaina jarri dugu martxan. Webgunean euskara ikasteko eta euskaraz bizitzeko baliabideak eta informazio interesgarria aurkitu daitezke.
Gehiago

Gozatu sarean euskaraz!

Azken urtetan gorakada handia izan dute ingurune digitaleko euskarazko edukiek: aplikazioak, ipuinak, hezkuntzarako baliabideak, jolasak … Horiek guziak aurkitzeko modu erraz bat dago: gozatusareaneuskaraz.eus webgunean sartu eta klik bakarrean aurkituko dituzu.
Gehiago

Musikaz blai

Nafarroako ipar mendebaldeko euskara zerbitzuek abian jarri dute euskarazko musika zabaltzeko ekimena. Eskualde horietako pertsona ezagunek proposatutako euskarazko kantu zerrendak zabalduko dira, bertako komunikabideen eta elaide.eus webgunearen bitartez. Bereziki gazteen artean baina baita publiko orokorrari begira ere zabaldu nahi den ekimena da. Orain abiatuko da, hiru herritarrek proposatutako kantu zerrendekin.
Gehiago

Sare sozialak euskaraz paratzeko jarraibideak

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak sare sozialen inguruko bideo tutoriala prestatu du. Urrats erraz batzuk segituta, zenbait sare sozial euskaraz paratzen ahal dira.
Gehiago

Martxan da “Ongi egiten dugu Iruñekoak izateko” Labaren podcasta

Iragan martxoaren 17an aurkeztu zuten Laba sareak Euskalerria Irratiarekin elkarlanean sortutako podcasta. Iruñerriko gaiak lantzen dituen umorezko saioa da, Laba aretoan zuzenean grabatzen dena. Joan den ostegunekoa proba saioa izan zen, zerogarrena, eta apirilaren 7tik aurrera hamabostean behin grabatuko da, 19:30ean, Laban.
Gehiago

Euskarabideak "Euskara aleka" podcasta sortu du

Euskarak Nafarroan eta hiriburuan bertan, mendez mende, izan duen garrantzia erakusten duen lan hau Nafarroako Gobernuak egindako lehen podcasta da.
“Euskara aleka” podcast sorta baten izenburua da, euskarak Nafarroan eta hiriburuan bertan mendez mende izan duen garrantzia erakusteko edota gogora ekartzeko. Euskararen gaineko printzak ematen dira 26 ataletan, bai euskaraz, bai gaztelaniaz, guztiak ere jakingarri eta entretenigarri, gaur egun hain hedapen handia izaten ari den euskarrian emanik: podcastean, alegia. Izan ere, zabalkunderako formatu aproposa da gisa horretako edukiak hedatzeko.
Gehiago

Koruro: ikasgela sarean

Koruro.com ikasleei, irakasleei edota ikasteko irrikan dagoen jendeari zuzendutako hezkuntza-webgunea da.
Gehiago

Euskara Satorra, euskara ikasteko kanala Youtuben

Beñat Erezumak bost urte daramatza YouTuben euskara ikasteko kanalarekin: Euskara Satorra kanala alegia. Mundu osoko jarraitzaileak ditu.
Gehiago