Hemen da “Egunean Behin” jokoaren denboraldi berria

Gurekin dugu berriro euskaldunon joko eta aplikazio arrakastatsuena, bere zazpigarren denboraldian. Galdera eta probaz gainezka datozkigu heldu diren hamar asteak. Eta sari berriekin gainera.

EITB izango da denboraldiko babesle nagusia, eta horrekin lotuta sariak bereziki tekno-telebisiboak izango dira. Hamar asteren buruan uztailean amaitzen denean, finala egingo da, bai ala bai. 
Honatx eskaintzen diren sariak.

1.    32 hazbeteko LED telebista bat
2.    Xiaomi Redmi 8 Note Android telefono euskaratua.
3.    Raspberry Pi 400 ordenagailua, hau ere telebistara konektatzen den gailua, eta euskarazko sistema eragilearekin datorrena (Ubuntu).
4.    Sari osagarri gisa, denboraldi amaieran, bi Chromecast ere emango dira.

Jokoaren mekanikak berdintsu jarraituko du 7. denboraldi honetan. Tarteka galdera berriak sartuko dituzte eta parte hartuko duten 60.000 lagun ingururentzat emozioa sortzen saiatuko dira.
Denboraldi amaierarako, hori bai, Finala antolatuko dute. Ekitaldiaren formatua, tokia eta partaidetza, zehaztu gabe dago oraindik ezinbestean. Pandemiaren araberako arauak bete beharko dira, eta horrek emandako malgutasunaren arabera, saiatuko dira egiten, lagun gehiagorekin gutxirekin baino hobeto, baina elkar topatuz baten batzuk gutxienez. Baina egin egingo dela ziurtatu dute.

Aplikazioa Google Play edo App Store-tik deskarga dezakezue.