"At websaila" gazte sortzaileei buruz

Euskarabideak "At websaila" ekoiztu du, euskarazko kultura sortzaileak eta euren lanak gazteei hurbiltzea helburu duena. Lehenbiziko denboraldiaren azken ikus-entzunezkoa aurkeztu berri dute, Burutik taldearena.

Ordu laurdeneko bideoetan, furgonetan egindako bidaiak, solasaldiak eta emanaldi artistikoak jasotzen ditu websailak. At bideoak ekoizpenaren lehen denboraldi honek lau atal izan ditu, protagonista banarekin: Nogen, Maddalen Arzallus, Martxel Rodriguez eta Burutik.

Informazio gehiago Berria egunkarian.