Udako azken egunetan gaude, baina oraindik egun batzuk geratzen zaizkigu lanean edo ikasten hasi aurretik. Ikasturte berriaren zurrunbiloan sartu baino lehen, gozamen da esku batean liburu on bat eta bestean freskagarri bat izatea. Elaiden gustu guztietarako egokiak diren lau irakurketa proposatu nahi ditugu, eleberritik hasi eta saiakerara arte, hibrido batetik pasatuz. Izen ospetsuek eta promesa gazteek sinatuta, kritika espezializatuaren lausenguak jaso dituzte denek.
Gehiago
Udak denbora libre gehiago dakar berekin, oporrengatik edo lanaldi-aldaketagatik. Denbora hori irakurketarekin egunean jartzeko aprobetxatzen dute askok, azken urteetako liburu berritzaile batzuk edo urte sasoi honetarako klasiko entretenigarriak aurkituz. Hondartzan irakurtzeko ezin hobeak, hemen dituzu udako denboraldi honetarako aproposak diren 4 liburu, hainbat generotakoak.
Gehiago
Bere ibilbide literarioan zehar idatzitako hainbat testu, poema eta ipuin bildu ditu Bernardo Atxaga
Gehiago
Durangoko Azokako aurtengo edizioan, abenduaren 6tik 10era egingo dena, 265 ekitaldi egongo dira aukeran, eta 950 nobedade eskura. Nobedade horien artean ezinbesteko liburuen zerrenda prestatu dugun Elaiden.
Gehiago
Udarako literatur gomendiorik nahi duzue? Oihane Amantegiren bi liburu proposatzen dizkizuegu: `Cayo Hueso´ eta `Ibaiertzeko ipuina´.
Gehiago
Euskal irakurle eta idazleen topagune izateko helburuz sortu dute Paperjale.eus gune digitala. Irakurzaletasuna sustatzeaz gain, liburutegi pertsonala sortu, liburuak iruzkindu eta eztabaidetan parte hartzeko aukera eskaintzen du.
Gehiago
Durangoko Azokako uholdea pasatuta, Libururen Nazioarteko Egunaren inguruan izaten da argitalpenen loraldi txikiago bat, oso emaitza interesgarrik erakusten dituena, eta, gainera, liburuak denboraz eta patxadaz ezagutzeko aukera ematen diguna. Jarraian aipatuko ditugun lan guztiak emakumeek idatzitakoak dira, eta haien lehendabiziko edo bigarren lanak dira.
Gehiago
Durangoko Azokako 57. edizioa abenduaren 7tik 11ra antolatuko da aurten. Bi urte berezien ostean, azokak bere ohiko formatua berreskuratuko du: erakusmahaiak Landako gunean. 248 stand izango ditu, 176 parte-hartzailerekin. Nobedadeen artean, 689 liburu, 141 musika-produktu, 46 aldizkari eta 54 bestelako produktu egongo dira.
Gehiago
Zera hitza erabiltzen dugu ez dakigunean oso ongi zer hitz erabili zerbait izendatzeko. Horrelako ze
Gehiago
Patxi Zubizarretak Zerria gazteendako —zein helduendako— narrazio laburrarekin irabazi du Zarauzko Udalak antolatzen duen 40. Lizardi saria. Antton Olariagak egin dizkio marrazkiak eta Erein argitaletxeak plazaratu du. Ez da Zubizarretak Lizardi Saria irabazten duen lehen aldia (Matias Ploff-en erabakiak, Erein, 1992) haurrendako narrazioan irabazi zuelako beste behin.
Gehiago
1978an euskal poesia eta oro har euskal literatura hankaz gora jarri zuen liburua argitaratu zuen Bernardo Atxagak: Etiopia. Lehendabiziko argitalpena Pott liburutegiak egin zuen eta, handik urte batzuetara, 1983an alegia, Erein argitaletxeak plazaratu zuen. Argitalpen hura agortuta dago eta ez da berriz argitaratu, hortaz, esku artean dutenek euskal literaturaren altxorretako bat dute, zalantzarik gabe.
Gehiago
Literatur proposamen berriarekin gatoz: 'Epizentroa', Nerea Loiolaren lehen narrazio laburra. Nerea Loiolaren lehen narrazio liburua da hau, zazpi istorioz osatua. Bildumako ipuinak autonomoak dira, baina istorio guztiek dituzte giza harremanak ardatz, edo, hobeki esan, giza harremanen ertzak: komunikazioa, sexua, dolua, gurasotasuna, desira, mendekua…
Gehiago
Durango Azokak berreskuratu du aurrez aurreko formatua. Hobeki esanda, formatu bikoitza izanen da aurtengoa, bertsio digitala ere izanen delako. Batean zein bestean izanen dugu zer ikusi, entzun eta irakurri. Izan ere, 219 erakusmahai egongo dira 990 nobedaderekin: 733 liburu, 143 disko, 37 aldizkari eta 77 bestelakoak. Horietatik 5 liburu hautatu ditugu gure ezinbestekoen liburutegian eduki beharrekoak. Online denda abenduaren 3tik 7ra egongo da martxan azokako webgunean, eta Durangora bertara joanez gero, gogoan izan txanda hartu behar dela aldez aurretik.
Gehiago
Hona hemen urriko literatur proposamena: `Odolekoak´, Antxine Mendizabalen lehendabiziko nobela.
Gehiago
Hona hemen uztailako literatur proposamena: Juliana Léveillé-Trudelen ´Nirliit´, Aiora Jakak euskarara itzulia (Txalaparta, 2021).
Gehiago