Nafarroan herri ugaritan ditugu irakurle taldeak, euskarazko literaturaz elkarrekin gozatzeko topalekuak. Orbaizeta topaleku horien topaleku handi izanen da larunbat honetan, "Literatura eta bortua" jardunaldian.
Hizkuntzak, komunikatzeko tresna izateaz gain, gozatzeko parada ere ematen digu, kulturari ateak zabaltzen dizkigu. Literaturzaleek unibertso oso bat aurkituko dute euskarazko sorkuntzan, haien euskara aberastuko duten bezala.
Nafarroan hainbat dira irakurleak biltzen dituzten taldeak, eta hilabetero (normalean) liburu bat irakurri eta elkarrekin komentatzen dutenak. Sare oso bat eratu da horrela, eta sare horren topalekua Orbaitzeta izanen da larunbatean.
Literatura eta bortua jardunaldia larunbatean
Literatura eta bortua jardunaldiak mugaren bi aldeetako irakurle, idazle, literaturazale eta naturazaleak biltzea du xede eta helburu. Hitzordua, larunbat honetan, hilak 20, Orbaizetako Kultur Olan.
Orbaizetako Kultur Ola mugaz gaindiko literatur topaleku nahi dugu bilakatu, muga ororen gainetik herri bat eta literatura bat delarik. Larunbat goizeko ekitaldi nagusia mahai-ingurua izanen da: “Literatura eta bortua”, parte-hartzaileak Katixa Dolhare, Bea Salaberri, Oihane Zuberoa Garmendia eta Josune Aznarez Alkat izanen direlarik, denak emaztekiak, mugaren alde honetako bi eta mugaren bertzaldeko bertze bi.
Ondoren, bi hitzaldi: batetik, Gorka Arresek hitzaldi bat emango du Itxaro Bordak sortutako pertsonaia ezagunenari buruz, Amaia Ezpeldoiri buruz. 1994an kaleratu zen Bakean utzi arte eleberriko Amaia Ezpeldoi detektibeak hiru hamarkadatan detektibe lanak egiten ibilí da. Bertze aldetik, Itziar Madinak Eñaut Etxamendi baxenafarraren lan narratiboaz emanen du bigarren hitzaldia.
Bazkariaren ondoren, bostetan literatur ibilaldia eginen da Kultur Olaren inguruan, bertan baitago Hemingwayren iturria deritzena. Ernest Hemingway Nobel sariduna Irati inguruotan duela ehun urte ibili zela eta, haren literatur lanaz mintzatuko zaigu Josu Jimenez Maia; iturrirainoko bidea eginen da, baina ibiltzeko eguraldi txarra egonez gero, Hemigwayren poesiaren gaineko proiekzio bat eskainiko da Kultur Olan bertan. Amaitzeko, Oskar Alegria zinernagilearen Artzainak gure lehen poetak film interesgarria izanen da ikusgai.
Kultur Ola, Armiarma.eus, Aezkoako Batzarra, eta Nafar Ateneoak sustatutako ekimen honek Nafar Gobernuaren babesa du Euskarabidea-ren bidez.
Egitaraua : Armiarma-Irakurleak Iratin
Izen ematea: Euskal Herriko Irakurle Topaketak
Nafarroako Irakurle Taldeak
HERRIA |
KOORDINATZAILEA |
AGOITZ |
Mikel Antza |
ALTSASU |
Mª Luz Oyarbide -Izaskun Etxeberria |
ANTSOAIN |
Jon Atxega |
ARANGUREN |
irulegieuskarataldea@gmail.com |
ARTIKA |
Hasier Larretxea |
AURIZBERRI |
Mikel Antza |
BARAÑAIN |
Paki Ocaña |
BAZTANGO IRAKURLE ASANBLADA |
Elurre Iriarte |
BERA |
Almudena Arzuaga |
BERRIOZAR |
Josu Jimenez Maia |
BURLATA |
Angel Erro |
ERRONKARI |
Josu Jimenez Maia |
ETXALEKU |
Sagrario Aleman |
ETXARRI ARANATZ |
Aingeru Mikeo |
EUGI |
Aiora Telletxea |
GOIZUETA |
Harkaitz Delgado |
IMOTZ |
Sagrario Aleman |
IRUÑEA - Arrosadia |
Iñaki Justes |
IRUÑEA - Nafarroako Liburutegia |
Ines Castiella |
IRUÑEA -San Francisco |
Angel Erro |
IRUÑEA - CIVICAN |
Angel Erro |
IRUÑEA - Sanduzelai |
Juantxo Urdiroz |
IRUÑEA - Zaldiko Maldiko |
Sagrario Aleman |
IRUÑEA- Katakrak |
Hedoi Etxarte |
IRUÑEA - Joxemiel Bidador (poesia) |
Ines Castiella |
IRUÑEA - Jaso Ikastola |
Izaskun Etxeberria |
IRUÑEA - Paz de Ziganda Ikastola |
Itziar Senosiain |
IRUÑEA - IPES |
Ines Castiella |
IRURTZUN |
Nerea Balda |
LEITZA |
Harkaitz Delgado |
LESAKA |
gaizkasarasola19@gmail.com |
LIZARRA |
Xabier Iaben |
NOAIN |
Anjel Erro |
OLAZTI |
bibliola@navarra.es |
SARRIGUREN |
biblioteca-liburutegiasarriguren@egues.es |
UHARTE |
Jon Atxega |
ULTZAMA |
liburutegia@ultzama.es |
TAFALLA |
Garazi Arrula |
TUTERA |
Lucia Perez Arellano |
ERRONKARI |
Josu Jimenez Maia |
ZARAITZU |
Josu Jimenez Maia |
ZIZUR NAGUSIA |
Irantzu Monteano |