Online

Bueltan da ELAIDE.EUS buletina

Ostiral honetatik aurrera jasoko duzue zuen postan ELAIDE.EUS buletin berritua. Bertan azken bi asteetan webgunera igo ditugun berriez gain, agendako ekitaldien berri jasoko duzue.
Gehiago

Musikaz blai: euskal musikari begirada anitza eta zabala

ELAIDE.EUS webgunearen barnean aurki dezakegun atala da Musikaz blai. Abian jarri genuenetik ia 30 dira igotako proposamenak. Gure herrietako pertsona erreferenteei eskatutako musika zerrendek osatzen dute: kirolariak, artistak, idazleak, musikariak, aktoreak eta abar ditugu protagonista.
Gehiago

Internet nabigatzailea eta posta euskaraz

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak Internetako hiru nabigatzaile erabilienak (Firefox, Chrome eta Edge) eta hiru posta kudeatzaile ohikoenak (Gmail, Thunderbird eta Outlook) euskaraz nola konfiguratzen ahal den azaltzen duen bideo tutoriala prestatu du. Urrats erraz batzuk segituta, euskaraz paratzen ahal dira.
Gehiago

Martxan da 'Primeran', euskarazko streaming plataforma

Plataforma dohainik da eta 3000 kapitulu edo filmekin hasi du bidea.
'Primeran', euskarazko eta euskal edukietako streaming-plataforma berria, eskuragarri dago joan zen ostiraletik. EiTBk azaldu duenez, plataforma horren helburua da “euskara bultzatu eta zabaltzea eta munduari irekitako euskal leiho digital berria izatea”.
Gehiago

ELAIDE.EUS zurekin aurrera

Nafarroako toki entitateetako euskara zerbitzuek ELAIDE.EUS zabaltzeko kanpaina jarri dugu martxan. Webgunean euskara ikasteko eta euskaraz bizitzeko baliabideak eta informazio interesgarria aurkitu daitezke.
Gehiago

`Apalabrados´ hitzak lotzeko jokoak hamar urte bete ditu

"Apalabrados" joko arrakastatsuak, baita euskarazko bertsioak ere, 10 urte beteko ditu 2022an. Denbora honetan guztian, erabiltzaile euskaldun asko lotu dira entretenimendu honetara mugikorren eta Facebooken bidez. Aplikazioak sareko beste erabiltzaile batzuekin jolasteko eta elkarreragiteko aukera ematen du, eta 18 hizkuntzatan dago eskuragarri, hala nola ingelesez, gaztelaniaz, katalanez...
Gehiago

Martxan da “Ongi egiten dugu Iruñekoak izateko” Labaren podcasta

Iragan martxoaren 17an aurkeztu zuten Laba sareak Euskalerria Irratiarekin elkarlanean sortutako podcasta. Iruñerriko gaiak lantzen dituen umorezko saioa da, Laba aretoan zuzenean grabatzen dena. Joan den ostegunekoa proba saioa izan zen, zerogarrena, eta apirilaren 7tik aurrera hamabostean behin grabatuko da, 19:30ean, Laban.
Gehiago

Euskarabideak "Euskara aleka" podcasta sortu du

Euskarak Nafarroan eta hiriburuan bertan, mendez mende, izan duen garrantzia erakusten duen lan hau Nafarroako Gobernuak egindako lehen podcasta da.
“Euskara aleka” podcast sorta baten izenburua da, euskarak Nafarroan eta hiriburuan bertan mendez mende izan duen garrantzia erakusteko edota gogora ekartzeko. Euskararen gaineko printzak ematen dira 26 ataletan, bai euskaraz, bai gaztelaniaz, guztiak ere jakingarri eta entretenigarri, gaur egun hain hedapen handia izaten ari den euskarrian emanik: podcastean, alegia. Izan ere, zabalkunderako formatu aproposa da gisa horretako edukiak hedatzeko.
Gehiago

"Zaldi urdina" antzezlana podcast bihurtu dute

'Zaldi urdina' antzezlana podcast bihurtu du EITBk. 12 bat minutuko 9 atal ditu, eta urtarrilaren 17an jarri zuten lehenengoa.
Gehiago

Euskal fikzioa: Gabonetarako gozagarri

Azken urte hauetan euskaraz sortu diren fikziozko telesailen kopurua aberatsa eta oparoa izan da. Netflix, HBO eta Amazon Prime gisako plataforma handien ondoan ez da lan erraza nabarmentzea. Baina zalantzarik gabe Euskal Herriko zinemagileek lortu dute kalitatezko fikzioa sortzea. Hurrengo lerroetan azken urteetako telesailen berri emanen dizuegu, gainean ditugun gabonetan gozatzeko edota gutako askok oraindik bizi ditugu konfinamenduak arinago pasa ditzagun.
Gehiago

Done Jakue Bidea modu digitalean egiteko aukera

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak Done Jakue Bidea Wikipediarako dokumentatzeko ekimen bat abiatu du, beste hizkuntza batzuetako wikipedia elkarteekin batera. Uztailean osatu behar dira artikuluak, eta Donejakue Bidearen 5 etapatan ekarpen esanguratsua eginez gero, zigilu digital bat jasoko du egileak.
Gehiago