Bueltan da ELAIDE.EUS buletina

Ostiral honetatik aurrera jasoko duzue zuen postan ELAIDE.EUS buletin berritua. Bertan azken bi asteetan webgunera igo ditugun berriez gain, agendako ekitaldien berri jasoko duzue.

Buletina jaso nahi baduzue, formulario txiki bat bete beharko duzue. ELAIDE.EUS webgunearen orri nagusian duzue, eskubiko zutabean, agendaren azpian. Buletina euskaraz edo gaztelaniaz jasotzeko aukera izanen duzue, aipatu formularioan hizkuntza aukeratuta. Behin izena emanda, zuen posta elektronikoan jasoko duzuen mezuan harpidetza berretsi beharko duzue. Erraza, ezta?