Done Jakue Bidea modu digitalean egiteko aukera

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak Done Jakue Bidea Wikipediarako dokumentatzeko ekimen bat abiatu du, beste hizkuntza batzuetako wikipedia elkarteekin batera. Uztailean osatu behar dira artikuluak, eta Donejakue Bidearen 5 etapatan ekarpen esanguratsua eginez gero, zigilu digital bat jasoko du egileak.

2021 urtea Jakuetar Urtea da (Xacobeo urtea). Hori dela eta, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak, Wikimedia España, Amical Wikimedia (katalanena) eta Wikimedia Portugalekin batera, #WikiLovesCamino ekimena sortu dute. Haren helburua Wikipediaren euskarazko, gaztelaniako, katalanezko eta portugesezko bertsioetan Donejakue bideari buruzko edukiak zabaltzea da. 

Talde bakoitzak Donejakue Bideko zenbait etapatan oinarrituko ditu bere ekintzak eta proposamenak. Horrela, Wikimedia Españak eta Amical Wikimediak Bide Frantsesari buruzko dokumentazioa sustatuko dute; Euskal Wikilariek, gainera, Kostaldeko Bideari eta Barneko Euskal Bideari buruzko edukiak jasoko ditu Euskal Herritik igarotzen denean; eta, azkenik, Portugalgo Wikimediak Portugalgo Bidea izango du ardatz.

Jardueraren helburua da bidea birtualki egitea eta Wikimedia proiektuen bidez haren ondarea partekatzea eta, halaber, euskararen presentzia eta kultura areagotzea plataforma honetan. Parte-hartzaileei “egin” eta editatuko dituzten etapak aukeratzeko eskatzen zaie.

Hemen detailean, euskaldunontzako azaldua:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Ondarea/WikiLovesBidea_2021