"Zaldi urdina" antzezlana podcast bihurtu dute

'Zaldi urdina' antzezlana podcast bihurtu du EITBk. 12 bat minutuko 9 atal ditu, eta urtarrilaren 17an jarri zuten lehenengoa.

'Zaldi urdina' antzezlana podcast bihurtu du EITBk. 9 atal dira, 12 bat minutukoa bakoitza.

Ximun Fuchs idazle eta zuzendaria eta Ander Lipus, Olatz Beobide, Manex Fuchs, Maite Larburu, Oier Zuñiga eta Argi Perurena dira aktoreak.

"Zaldi Urdina" audio-fikzio serie berriak Aingeru 17 urteko gaztearen arrastoaren bila jarriko ditu entzuleak. Zaldi Urdina izeneko droga berria hartuta gazte bat hil da teknojaialdi batean; eta, aldi berean, Aingeru desagertu da. Horixe da, bi hitzetan, urtarrilaren 17an estreinatu zen euskarazko fikzioaren abiapuntua.

Hemen aurki ditzakezue orain arteko podcast guztiak:

https://www.eitb.eus/eitbpodkast/aisia-fikzioa/zaldi-urdina/