Euskal fikzioa: Gabonetarako gozagarri

Azken urte hauetan euskaraz sortu diren fikziozko telesailen kopurua aberatsa eta oparoa izan da. Netflix, HBO eta Amazon Prime gisako plataforma handien ondoan ez da lan erraza nabarmentzea. Baina zalantzarik gabe Euskal Herriko zinemagileek lortu dute kalitatezko fikzioa sortzea. Hurrengo lerroetan azken urteetako telesailen berri emanen dizuegu, gainean ditugun gabonetan gozatzeko edota gutako askok oraindik bizi ditugu konfinamenduak arinago pasa ditzagun.

Ez dira gutxi azken urteetako kaleratu diren euskarazko telesailak. Asko dira eta ezin guztien berri eman artikulu honetan. Edonola ere, EITBren Nahieran aurkitu ahalko duzue eskaintza zabala. 

Azken bi urte hauetan orotarikoak dira sortu direnak. Horietako batzuen berri emanen dizuegu lerro hauen bidez.

Thriller eta zinema beltzeko elementuak nahasten ditu Hondar ahoak suspense minisailak. Hondar ahoak fikzioak intrigazko istorio bat dakar. Trama nagusia euskal kostaldeko herri batean garatzen da, arrantza portu garrantzitsu baten inguruan. Marinelen usadio batek dio itsasoko sekretuak lurrean kontatzen dituenari ahoa hondarrez beteko zaiola, itsasotik lurrera eramandako hitzek urratsak uzten dituztelako.

Altsasu gertakari batean oinarrituta fikziozko telesaila ere bada aurtengo sorkuntzetako bat. 2016ko urrian Altsasun izan zen getarkariak oinarri dituen telesaila da. Koxka tabernan bi guardia zibilekin eta haien bikotekideekin izan zen liskarrak herri horretako zortzi gazterentzat izan dituen ondorio larriak kontatzen dira, ikuspegi humano batetik.

Honekin batera, errealitatatetik oso hurbil Alardea telesaila dugu. Lau atalez osatutako fikziozko minisaila da, alardearen gatazkan libreki oinarrituta. Amaiaren (Itziar Ituño) istorioa du oinarri. Haur eskolako irakaslea da, eta auzokide talde batekin batera, bere herriko jaietako alardean desfilatzeko eskubidearen alde borrokatuko da.

Eta gure gomendioekin amaitzeko, konfinamenduan murgilduta geundela, EITBk Etxekoak aurkeztu zuen. Umorezko telesaila, fonfinamenduan lagun talde eta familia baten gorabeherak kontatzen dizkigu aktoreen etxeetatik grabatutako telesail honek. 

Telesail hauek eta beste eduki asko EITBren Nahieran dituzue eskuragarri. Goza itzazue!