Musikaz blai: euskal musikari begirada anitza eta zabala

ELAIDE.EUS webgunearen barnean aurki dezakegun atala da Musikaz blai. Abian jarri genuenetik ia 30 dira igotako proposamenak. Gure herrietako pertsona erreferenteei eskatutako musika zerrendek osatzen dute: kirolariak, artistak, idazleak, musikariak, aktoreak eta abar ditugu protagonista.

Musikaz blai webgunearen goiko menu nagusian dago. Bertan klikatuz gero proiektuaren aurkezpena eta zerrenda guztiak ikusiko dituzue. Nafarroa osoko pertsona erreferentzialek proposatu dizkiguten zerrendak eta horien aukeratzearen arrazoiak biltzen ditu proiektuak. Pertsona bakoitzari 10-12 abesti aukeratzeko eskatzen zaio. Baldintza bakarra euskaraz izatea. 

Momentuz 260 abestitik gorako errepertorioa osatu dugu. Ez dira asko errepikatzen diren kantak. Batzuk betiko kanta ezagunak dira, baina badira berri asko ere bai. Ez dira falta Mikel laboaren "Txoria txori" edo Kortaturen "Sarri sarri" bezalako kantak edo azkenandian jarraitzaile asko dituen Zetak-en hainbat kanta, baina hauekin batera ere badira STR, Lamiak, Burutik eta beste hainbat talderen kantak. 

Bildumak hauek guztiak ELAIDE.EUS-en SPOTIFY eta YOUTUBE kanaletan aurki ditzakezue. Sartu eta gozatu euskal musika anitzaz eta zabalaz!!!