Euskaraz aritzeko baliabideak

Udako eta oporretako giroan sartuta gaude bete-betean. Merezitako atsedenaldiaz gozatzen ari dira asko, eta egiten ohi ez ditugun planak egiteko garaia dugu: herrietako festez gozatu, hondartzara edo mendira joan, lagunekin edo familiarekin elkartuta une goxoak pasa, urrunera joan edo etxean gelditu batere planik gabe.

Edozein dela egoera, Elaidek euskaraz aritzeko aukerak eman nahi dizkizu. Horretarako, guztiak bildu eta Baliabideak izeneko atalean eskura jarri ditu, kategoria hauetan antolatuta:  
-    Irakurtzeko: liburuak, aldizkariak eta antzerki testuak jasota daude.
-    Entzuteko: irratika eta podcastak.
-    Ikusteko: filmak eta telebista saioak.
-    Jolasak: taldeka nahiz banaka hizkuntzarekin jolastea helburu duten aplikazioak eta jolasak.
-    Saski-naskia: telefono nahi ordenagailuentzako aplikazioak, orrialde interesgarriak, euskarazko produktuak eta abar.
-    Ikasten ari denarentzako, gainera, ariketak ere badaude.