Musikaz blai: Nafarroa osoko proposamenak bi astean behin

Duela hilabete batzuk Nafarroako mendialdeko euskara zerbitzuek abian jarri zuten tokian tokiko erreferenteen proposamenen bidez euskal musika zabaltzeko ekimena. Arrakasta ikusita, Nafarroa osoko euskara zerbizuetara zabaldu dugu ideia. Ondorioz, gaurtik aurrera, bi astean behin herri ezberdinetako pertsonen proposamenak izanen dituzue elaide.eus webgunean eta bere sare sozialetan. Musika estilo ezberdinak baina beti euskaraz.

Beraz, esan bezala, honako hauek dira Musikaz Blai ekimenaren helburuak:

  • Euskarazko musika zabaltzea eta entzule berriak irabaztea.
  • Euskaraz aritzen diren Nafarroako musika proposamenak gizarteratzea.
  • Euskaraz aritzen diren musika talde eta estilo berriak gizarteratzea.
  • Euskarazko musika proposamenen aniztasuna gizarteratzea (musika estiloak, emakumeen presentzia, belaunaldi ezberdinak…).

Zabalkundeari dagokionez, kantu zerrendak Elaideren atarian jarriko dira edonoren eskura, baita tokiko komunikabideen agerkari digitaletan ere. Sare sozialen bidez ere zabalduko dira, eta tokiko irratiek ere zabalpenean hartuko dute parte. Bertzalde, zerrendak Spotify eta Youtube plataformetara igoko dira eta, horietan ere, bi astetik behin zerrenda berri bat entzuteko aukera izanen da.

Orain arteko zerrendak eta jarriko ditugunak jarrain duzuen estekan dituzue Musikaz blai, baita elaide.eus web orriaren goiko menuan Musikaz Blai gainean klikatuta. 

Aste honetan Agoitzeko Maite Garrizen proposamena duzue.