Euskarazko podcastaren txokoa

Podcast bat RSS jario bitartez mugikor eta ordenagailuetan erreproduzitzeko banatzen den multimedia fitxategia da. Normalean iraupen luzea izaten dute. Harpidetzeko aukera eskeini ohi dute eta deskargatzeko aukera izatea ere oso ohikoa da. Egunez egun euskarazko podcast-en eskaintza gero eta handiagoa da.

Podcasta komunikazio- eta adierazpen-tresna teknologikoa da; are zehatzago, mp3 formatua izan ohi duen eta, banatzeko, grabatu eta interneten kargatzen den audio-artxibo digitala. Hainbatek "aro digitaleko irratia" esaten diete podcastei.

Orotariko podcastak aurki ditzakegu, gai anitzak lantzen dituztenak: aktualitatea, umorea, intriga, ipuinak, musika,...

Euskal Herrian gero eta gehiago sortzen dira, eta bilaketa errazagoa izan dadin, audiogintza euskaraz indartu eta, ahal zen heinean, kalitate, molde eta bide berrietara eramateko sortu ziren podcast.eus eta ZuZeu Podcast 2019 hasieran. 

Goza ezazue beraz euskarazko podcastez aipatutako bi baliabide hauen bidez.