Abian da `Egunean behin´ jokoaren 14. denboraldia

Iragan astelehenean, urtarrilaren 15ean, hasi zen Egunean Behin jokoaren denboraldi berria, jokoaren 14.a, Aste Santura bitarte luzatuko dena. 

Jokatzen den bitartean jokoak bere 5. urtemuga beteko du (nolabait ospatuko dutela iragarri dute). 13. denboraldian bezala, babesle nagusiak  EITB Komunikazio Taldea eta Primeran streaming plataforma euskalduna izango dira. 

Denboraldi honetako 10 asteetan, EITBk eta Primeran-ek berak bi aste babestuko dituzte sariekin eta beste babesleak izango hauek izango dira:

  • Languages Lanean Kongresua, "Hizkuntza kudeaketa eremu sozioekonomikoan" leloarekin datorren astean ospatzekoa Bilbon.
  • Danobatgroup, Makina, soluzio eta Makina-erremintetarako zerbitzu aurreratuak.
  • Indeus; SPRIk bultzatutako Industriaren Euskal Plataforma.
  • Mugen Gainetik, nazioarteko lankidetza eta elkartasuneko GKEa.
  • Loraldia, Bilboko euskarazko kulturaren jaialdia, aurten beteko duen bere 10. urteurrenean.
  • Korrika, euskararen aldeko AEKren lasterketa 23. edizioa izango baitu denboraldi honetan zehar .
  • EHUko Kultura Zientifikoaren Katedra.

Eta babesletza berezia martxo hasieran, Egunean Behin egin duen CodeSyntax enpresaren eskutik, joko-aplikazioaren 5. urteurrenean.

Asterik aste babesleek eskainitako sariak izango dira, bat lehiaketako irabazleentzat eta beste bat zozketaz. Eta denboraldi amaieran EITBren eskutik emango diren sariak irudiko hauek izango dira, telebista adimentsua, telefonoak eta zozketaz Chromecast-ak, tresna egokiak hauek hain zuzen Primeran telebistan konektatzeko.

Izarkom liga

Jakina denez, lehiaketa honetan taldeak antolatu daitezke, eta talde horretako kideen arteko sailkapen bat ematen da.

Denboraldi berri honetan ere Izarkom Liga antolatuko da, parte hartzaileak euren artean lehiatu daitezen.

Liga, Izarkom kide diren eta ez direnentzako dago zabalik, nahi duen orok hartu dezake parte.

Ligan parte hartzeko, esteka honetan klikatu edo 99C64A gakoa erabili daiteke.

Sariak
Asterik aste bi sari banatuko dituzte liga honetan, bat asteko irabazleari* eta bestea zozketa bidez. Asteroko sariak Izarkomen tixerta bana izango dira, eta denboraldi amaieran, kaputxadun jertsea.

*Sariak jende gehiagori zabaltze aldera, liga honetan ez zaio saria pertsona berdinari birritan emango. Beraz irabazlea errepikatzen bada, sailkapenean saririk jaso ez duen hurrengo pertsonak jasoko du asteko saria.

Astez asteko irabazleak
Irabazleek, sariak eskuratzeko, arreta@izarkom.eus helbidera idatzita jarri beharko dute harremanetan.