Gau beltzaren argitan

Udazkenetik negurako bidean, gauak gero eta luzeagoak diren aroan, hainbat erritu egin izan dira Europa osoan, baita gurean ere. Ohitura zaharrak berreskuratuz, Gau Beltza berrasmatzen ari dira herri askotan. 

Egunik motz eta ilunenak datozenean ospatzen da Gau Beltza. Iluntasun horren baitan, norbere beldurrei taldean aurre egiteko aukera ematen digu ospakizun horrek, eta barrura begirako ariketan jartzen gaitu. Izan ere, Gau Beltza omen da hildakoek eta bizidunek bat egiten duten gaua. 

Azkeneko urteetan indarra hartu duen eguna da urriaren 31. Ez da berria ordea, gure herrietan garai batean ere ospatzen zen eguna dela erakutsi baitigute adinekoen kontakizunek: kalabazak edo arbiak husten zituztela eta aurpegi forma ematen zietela. Ondoren kandela txiki bat sartu eta bide bazterrean argiztatuta jartzen zituztela, bizilagunak beldurtzeko eta hildakoen arimei bidea erakusteko.

Erritu horietako batzuk berreskuratu eta berriak sortzeko ahaleginean dabiltza Nafarroako hainbat herritan. 

Informazio gehiago Elaideko eta  ERAko agendetan.