Urmuga 2026: mugak musikaz batuz

Uztailaren 17tik aurrera, URMUGA proiektuak berriro ere Euskal Herriko mendiak eta herriak zeharkatuko ditu, natura, kultura eta euskara uztartuz. 

 

Zazpigarren URMUGA ekimenak gogoan izanen ditu mugak igarotzean bizitza galdu duten pertsona migratzaileak. Uztailaren 17tik 25era, mugak elkargune izanen dira Euskal Herriko zazpi probintzietan: Uztailaren 17tik 19ra Bidasoa ibaiaren inguruan ibiliko dira; uztailaren 21etik 23ra Zuberoa, Nafarroa Behera eta Nafarroa arteko mugan; eta uztailaren 24tik 25era Araba eta Bizkaia arteko mugan. 

Urtero bezala, parte-hartzaileek aukera izanen dute mendizaletasuna, musika eta tokian tokiko kultura naturaz inguratuta bizitzeko. 

Mendizaleek aukera izanen dute URMUGA bere osotasunean edo zatiren bat burutzeko. Mendigidari batek zainduko du mendizaleen ibilia. 

Musikari dagokionez, URMUGA jaialdiaren hemeretzi egunetan zehar, formatu handiko bost kontzertu eta formatu txikiko beste bost burutuko dira URMUGA mendi-ibilaldia jarraituz. Sarrerak salgai daude.