Gora gora fest kultur zikloak Nafarroa zeharkatuko du eskaintza anitzarekin

Hilabete eskas falta da abenduaren 3rako, Euskararen Nazioarteko Egunerako. Haren inguruan, Gora gora fest jaialdiaren VI. edizioa antolatu du Nafarroako Gobernuak. Haurrei, gazteei eta familiei zuzendutako kultur ziklo oparoa Nafarroako hainbat herritara iritsiko da.

Nafarroako Gobernuak 2020an antolatu zuen lehen aldiz Gora-gora fest kultur zikloa. Ziklo honen bidez, Euskarabideak euskarazko kultura eskaintza Nafarroako eskualde guztietara eraman nahi du, euskarak Nafarroako lurralde osoarentzat kohesio elementu gisa duen gizarte balioa nabarmenduz.

Aurtengo Gora-Gora Fest kultur zikloak haurrentzako ipuin kontaketak, familientzako antzerki saioak, familia bestak, haurrentzako ipuin musikalak, gazte eta helduentzako antzerki lanak eta familientzako magia ikuskizunak eskainiko ditu, azaroaren 6tik abenduaren 13ra bitarte eginen den kultur ziklo honen baitan.

Guztira 65 dira aurten antolatutako emanaldiak eta guztiak doan gozatu ahal izanen dira.