´Sona´: Euskal musikaren bideopodcast berria Guau plataforman

Guau plataformak bideopodcast berria estreinatu du: `Sona´. Euskal Herriko mapa musika osatzeko helburuz sortu da. 

`Sona´ euskal musikariak ezagutzeko tokia eta Euskal Herriko mapa musikal osatzeko bideopodcasta da. Bertan bakarlari edo taldeen proposamen musikal, artistiko eta estetikoak ezagutzeko aukera izanen da.

Lehen denboraldiak hamar atal izango ditu eta dagoeneko entzungai dago lehen saioa: J Martina taldeko Ane eta Kattalin Barcena elkarrizketatu dituzte. Asteazkenero atal berria sareraratuko da.

Besteak beste, talde eta musikari hauek gonbidatuko ditu bideopodcastera: Kaparrak, Julen Godarazena Flako Fonki, Silitia, Mirotz, Maruxak eta Odei Barroso. 

Jokin Bereziartua musikazalea da `Sona´ podcast berriko aurkezlea. Zuzendariak Miren Arregi eta Nekane Muñoz dira, eta gidoilarien artean Amets Aranguren eta Arkaitz Biain daude.

 

Elkarrizketa pertsonalak eta musika

Elkarrizketa izanen da saioen ardatza. Bereziartuak gonbidatuen jatorri pertsonal eta artistikoan murgilduko da eta gaur egun musikari gisa dituzten erronkak eta ikuspegiak plazaratuko dituzte. 

Gainera, musikariek bi abesti interpretatuko dituzte: beren errepertorioko abesti bat, eta euskal artista baten kantaren baten bertsio bat. Jolas eta dinamika arinek ere lekua izanen dut podcastean. 

 

Guau

EITBren audio eta podcastak biltzen dituen plataforma digitala da. Bertan EITB-ko irratiak entzun daitezke zuzenean, baita podcast, bideopodcast eta audioliburuak ere. Dohainik da. Deskargatu, erregistratu eta gozatu!