Bueltan da ‘Kantu eta hitza’ zikloa

Formatu txikiko zazpi kontzertu eginen dituzte euskaraz, maiatzean eta ekainean. Zikloa Anarik eta bere taldeak emanen duten kontzertuarekin hasiko da.

Iruñean, ‘Kantu eta Hitza’ euskarazko formatu txikiko kontzertu-zikloa eginen da beste urte batez. Aurtengo edizioan zazpi kontzertu antolatu dira, maiatzetik ekainera bitarte. O-ko Andre Maria plaza izanen da kontzertuen agertokia, lehenengoarena salbu, Anarirena, maiatzaren 8an Pompelo Civivoxean eginen baita. 

Lehenengo kontzertu hori izan ezik, gainerako guztiak doakoak izanen dira, eta astero eginen dira, maiatzaren 21etik ekainaren 25era bitarte, aire zabalean, O-ko Andre Mariaren plazan. Eguraldi txarra eginez gero, kontzertuak Erraldoien patioan eginen dira (Descalzos 72). Kasu horretan, Erraldoien patioan edukiera mugatua dela-eta, sartzeko gonbidapenak jaso beharko dira, kontzertuak hasi baino ordubete lehenagotik. 

Duela 25 urte baino gehiagoz geroztik aukeratutako formatua ikuskizun akustiko eta intimoak dira, askotariko estilo eta erritmoei bide emanez. Hala, egile-abestiak eta folka izanen dira nagusi, baina jazza, popa eta reggaea ere entzunen dira.

Hona hemen aurtengo egitaraua:

Zikloaren hasiera-kontzertua 
Anari
Maiatzak 8, 20:00etan, Pompelo Civivoxa
Sarrera: 10 euro. Sarrerak txarteldegian hartu beharko dira, edo Iruñeko Udalaren kulturako webgunearen bidez (www.pamplonaescultura.es/eu).

O-ko Andre Mariaren plazako kontzertuak
20:00etan (euria eginez gero, Erraldoien Txokoan, Descalzos 72)
o    Maiatzak 21: Sara Zozaya 
o    Maiatzak 28: Izaki Gardenak
o    Ekainak 4: Xak 
o    Ekainak 11: Bisaiak 
o    Ekainak 18: Kaskezur 
o    Ekainak 25: Erromintxelak