Gorka Urbizuren abestiekin hitz berriak ikasi

“Hiztegi bat” izeneko online proiektua aurkeztu dute berriki: Gorka Urbizuren letretan oinarritutako hiztegi digitala, euskaraz trebatzeko eta hitz berriak deskubritzeko sortua.

Musika izaten da hizkuntza batean trebatzeko eta hiztegia aberasteko bide eraginkor bat, eta jolasarekin uztartzen badugu, zer esanik ez.

Bada, Berri Txarrak taldearen eta Gorka Urbizuren bakarkako ibilbideko kantuetan agertzen diren 399 hitz bildu dituzte, definizioekin, adibideekin eta baita ariketa interaktiboekin ere.

Ezagutu eta probatu hemen: https://hiztegibat.berezuma.com/ 

Proiektuaren atzean Beñat Erezuma dago, teknologia dibulgatzailea eta Adimen Artifizialean aditua.

Bide batez, gogoan izan ELAIDE | MUSIKAZ BLAI atalean Nafarroako pertsona ezagunen abesti gogokoenekin egindako musika-zerrendak dituzuela, proposamen berriak entzun edo euskal musikaz gozatzeko.