Badator Uharteko Artzain Eguna

Abuztuaren 31n, igandean, Nafarroako 57. Artzain Eguna hartuko du Sakanako Uharte Arakil herriak. Aurtengoa 57. edizioa izanen da. 

Nafarroan badira Artzain Egun bat baino gehiago, baina bada bat izen berezia duena: Uharte Arakilgo Artzai Eguna. Ospakizuna 1968an sortu zen Aralar Mendi elkarteak antolatuta. Haren helburua artzainak omendu eta haien produktuak bultzatu eta ogibidearen garrantzia aldarrikatzea da. 2012. Urtean Nafarroako Interes Turistikoko Festa izendatu zuten. 

Ohi bezala, Artzain Egunean artisau produktuen azoka, gazta lehiaketa tradizionala, ardi moztaileen lehiaketa eta artzain-txakurren txapelketa eginen dira, besteak beste. 

Aurten, gazta lehiaketak Jose Mari Ustarroz izena hartuko du, maiatzean zendutako uhartearraren homenez, Artzain Eguna eta artzai gazta bultzatzeko egindako lana eskertzeko. 

 

Egitaraua
10:00 Irekiera ekitaldia eta epaimahaiaren osaketa
10:30-13:30 Nafarroako ardi latxen erakusketa eta esne gordinaren XXX. lehiaketa.
10:30-14:30 Jose Mari Ustarroz Nafarroako latxa ardien esne gordina egindako XLIV. gazta lehiaketa. 
Gazta Feria.
Artisautza feria.
11:00-13:00 XXXVI. Ardi moztaileen txapelketa.
11:00-14:00 Artzain txakurren XXXI. erakusketa.
11:30 Artaldea herritik pasatzea. 
11:45 Ardiki dastaketa. 
Gazta freskoaren dastaketa.
13:00 Omenaldia: Jose Mari Ustarroz eta Fermin Leizaola.
14:30 Herri bazkaria
17:00 Nafarroako artzain txakur LVII txapelketa, Oñatiko Nazioarteko Txapelketan eta Euskal Herrikoan sailkatzeko baliagarria.