Euskarara hurbiltzeko ikastaroak: bi adibide

Ezagutzen dituzue euskarara hurbiltzeko ikastaroak? Hemen dituzue bi adibide: Burlatako Udalak Euskara Zero ikastaroa antolatu du eta Sakanako Mankomunitateak, berriz, Euskarara hurbiltzeko ikastaroa. Bi ikastaroak dohainik dira.

Euskara Zero

 

Burlatako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Kultur-aniztasun eta Migrazio Zerbitzuak Euskara Zero ikastaroa antolatu dute, AEK-rekin batera. 2018an antolatu zuten lehenengoa eta ordutik urtero antolatu da. Aurten 18 orduko ikastaroa da eta matrikula doanik da. Bi zerbitzuek euskara aireratzeko deia egin dute: “gure hizkuntza ezagutzeko, lagunak egiteko, bilobekin mintzatzeko, lana aurkitzeko…”. 

Ikastaroa urriaren 3an hasi zen ikastaroa eta azaroaren 18an bukatuko da. Ikastaroan hogei lagunek eman zuten izena gure hizkuntzara gerturatzeko helburuz. Burlatarrak gehien-gehienak, goraipatzekoa da haien guztien jatorriak: Kolonbia, Pakistan, Bolivia, Nafarroa, Polonia, Zaragoza eta Peru. 

 

 

Euskara hurbiltzeko ikastaroa

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta Anitzartean kulturarteko Zerbitzuak Euskara hurbiltzeko ikastaroa antolatu dute, AEK-rekin batera. 60 orduko ikastaroa da eta doanik da. Aurten Etxarri Aranatzen egin dute eskaintza. 

Ikastaroa azaroaren 9an hasi zen. 10 lagunek eman dute izena. Gehienak Etxarrin bertan bizi dira, baina Sakanako beste herrietatik joaten direnak ere badira. Jatorri anitzeko taldea da: Maroko, Kolonbia, Venezuela, Ekuador, Errumania… Gehienak D ereduan dituzte eta horregatik hurbildu dira euskarara. Martxoa bitarte, gure hizkuntza eta zenbait ohitura ezagutzeko aukera izanen dute.