Euskaltegiak

Helduak euskalduntzeko kanpaina abiatu da

Aurtengo kanpainaren leloa hau da: “Aukera galdurik? Ez horixe! / No te pierdas la oportunidad de aprender euskera”. Antolatzaileen helburua da helduak motibatzea, euskara ikasten hasteko edo ikasprozesua burutzeko.
Gehiago

Arantzako barnetegia mende laurdenetik hurbil

Urtero bezala, AEK-ko barnetegia egiten ari dira Arantzan. Aurten 24 urte bete ditu Arantzako Aterpen egiten den barnetegiak. Uztail hasieran familia barnetegia izan zen, eta ondoren euskalduntzeko barnetegiak izan dira, hamabotz eguneko iraupenekoak. Abuztuaren 19tik irailaren 1era azterketa ofizialak prestatu nahi dituztenen txanda izanen da.
Gehiago

Euskara ikastea eta maitatzea, biak bat

Haisul Chang Taiwandarra eta Ruben Maeztu iruindarra ekaina hasieran ezkondu ziren, eta oporraldia barnetegian eman dute euskara hobetzen. Bikote ezkon berriak eztei bidaiarako Lazkaoko barnetegia eta euskara ikastea aukeratu dituzte. Izan ere, euskara ikastea bidaia zoragarria baita.
Gehiago

Euskara ikastea eta oporrak, biak batera

Udan euskara ikasteko bertze aukera batzuk badira, aisialdiarekin* harremanetan* eta familia giroan*. Oporraldia* une egokia* izaten ahal da euskararen ikaskuntzan eta erabileran aurrera egiteko.
Gehiago

Udan eta heldu den ikasturtean euskara ikasteko ikastaroetan izena emateko epea zabalik

AEK, IKA eta Zubiarte euskaltegiek udako ikastaroen eskaintza aurkeztu dute, baita izena emateko epea ireki ere. Bertzalde, ikasturtea bukatzear den honetan, heldu den ikasturtean euskara ikasten segitzeko zein hasteko asmoa duten ikasleek aukera izanen dute dagoeneko 2019-2020 ikasturterako inskripzioa egiteko.
Gehiago

Euskararen ibilbidean euskaltegiak bidelagun

Euskarak etorkizunerako* aukera bikaina* eskaintzen digu, familian euskara transmititzeko, aukera profesionalak zabaltzeko, zein euskal komunitatean sartzeko eta kultura gozatzeko. Ibilbide horretan euskaltegiak bidelagun aproposak dira, ilusioz beteriko ikasketa prozesua eskaintzen baitute, helduei* hizkuntza irakasteko metodologietan oinarri* sendoa* duena.
Gehiago