Urte berrirako asmoa, euskara

Urte berrian sartzearekin batera, ohikoa izaten da nork bere buruari erronka berriak jartzea: adibidez, kirola egin, argaldu, hizkuntzak ikasi edota erretzeari uztea. Motibazio horri helduta, euskaltegian izena emateko garai egokia izan daiteke.

Zubiarte euskaltegi publikoak izena emateko epe berria ireki du urtarrilaren 20tik 25era arte. Euskaltegiak maila guztiak eskaintzen ditu: A1, A2, B1, B2 eta C1. EGA eta C1 mailako azterketak prestatzeko ikastaro bereziak ere antolatzen ditu. Euskaltegiaren web orrian informazio gehiago aurkitu dezakezue. Izen ematea on-line egingo da. Modu presentzialean egin nahi izanez gero, 848431010 telefonora deitu behar da hitzordua eskatzeko edo euszubia@educacion.navarra.es helbidera idatzi.  

AEK-k eta IKAk matrikulazio epe berezirik ireki ez badute ere, haien euskaltegietan ere bada izena emateko aukera, beti ere, plaza libreak dauden taldeetan. 

ELAIDE web orrian Nafarroako euskaltegien zerrenda dago. Interesa duenak kontsulta egin dezake bere beharretara egokitzen den euskaltegian.

Jarri harremanetan euskaltegiekin eta eman izena!  


Diru laguntzak
Nafarroako toki entitateek eta Nafarroako Gobernuak euskara ikasteko diru laguntzak ematen dituzte. ELAIDEko lotura honetan aurkituko dituzue deialdiak.