Euskara mailen ziurtagirien azterketetarako aurreinskripzioa egiteko epea zabalik

Otsailaren 24a arte zabalik dago Iruñeko Hizkuntza Eskolan euskara mailen ziurtagirien azterketa librea egiteko aurre-inskripzio epea.

Azterketak maila hauen agiriak lortzeko antolatu dira:
•    B1
•    B2.2
•    C1
Aurre-inskripzioa egin ondoren, matrikula egin beharko da, eta horretarako beste epe bat ezarri dute, 2020ko martxoaren 3tik 10era, hain zuzen ere.
Interesatuta bazaude, hemen egin dezakezu:
 

https://www.eoidigital.com/preinslibrenavarra/alumnos/index.php