Euskaltegikoa osatzeko, mintzapraktika baserrian

Apirilean bete ziren 25 urte Joxean Sagastizabalek Kutsidazu bidea, Ixabel eleberria argitaratu zuenetik. Hango protagonistak, gazte donostiar batek, uda baserri batean igarotzea erabakiko du, euskaltegian ikasitakoa praktikatu ahal izateko. Oraindik ere, batek baino gehiagok baliatzen du aukera hori.

Iruñeko Alde Zaharreko Paula Albeniz eta Maialen Fuertes euskara ikasleak dira eta biak irakasleak ikasketaz. «Kasualitate hutsa da, etorri aurretik ez baikenuen elkar ezagutzen». 23 urte ditu Fuertesek. «Lehen Hezkuntza euskaraz egin nuen, baina unibertsitateko gradua gaztelaniaz. Nik klaseak euskaraz eman nahi ditut, eta horregatik erabaki dut hona etortzea». Albenizek, berriz, 29 urte ditu, eta lanik gabe geratu ostean erabaki zuen euskara ikasteari buru-belarri heltzea. «Betidanik izan dut euskararekiko maitasuna. Nire helburua euskaraz bizitzea da, eta oraintxe zen horri heltzeko une egokia».

Irakurri artikulu osoa hemen.  

Argazkia: Berria.

Iturria: https://www.berria.eus/