Euskaltegian aurrematrikula egiteko azken egunak

Heldu den ikasturtean euskaltegian matrikulatzeko asmoa baduzu, ez pentsatu bi aldiz eta egin aurrematrikula orain. Izan ere, AEK eta IKA euskaltegietan aurrematrikula eginez gero, %5eko deskontua lortuko duzu. Arin ibili, epea bukatzear dago eta!

AEK

  • Aurrematrikula eginez gero, eskaintza berezia: %5eko deskontua, lehentasuna eta ordainketa malguagoa.
  • Azken eguna: uztailaren 8a.
  • Non: www.aek.eus webgunean edo AEKren edozein euskaltegitan.

IKA

  • Aurrematrikula eginez gero, heldu den ikasturteko ikastaroen prezioan %5eko beherapena.
  • Azken eguna: uztailaren 3a.
  • Aurrematrikula egiteko sartu hemen.

Informazio interesgarria ELAIDEn

Zure herriko edo bailarako euskaltegian dituzun aukerak ezagutu nahi badituzu, ELAIDEko euskaltegien atalean Nafarroako euskaltegien helbide eta telefonoak aurkituko dituzu.

Gogoan izan zenbait toki-entitatek euskaltegian izena emateko dirulaguntzak ematen dituztela. Begiratu ELAIDEko dirulaguntzen atala.