Malerrekan eta Bortzirietan euskaltegietan matrikulatzeko kanpaina prest

Malerrekako Mankomunitateak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak herritarrak euskaltegian izen ematera animatzeko kanpaina abiatu dute. Horretarako, bideo bat zabaldu dute, Bortzirietako eta Malerrekako Euskaltegiak protagonista dituena. Euskaltegietan izena emateko epea zabalik egonen da irailaren 30era arte.

Malerrekako eta Bortzirietako herritarrek euskara ikasteko % 100eko dirulaguntza jasotzen ahal dute. Eskaerak egiteko informazioa, jarraian.

Bortziriak.

Malerreka.