Euskaltegiak ere 1. fasean

Nafarroako euskaltegiak 2020-21 ikasturterako ikastaro eta proposamen berriz gainezka datozkigu.

Iragan martxoan koronabirusak guztia eten zuen, eta jakina, euskara ikasteko eskola presentzialak ere, hauekin hainbat online plataformen bidez jarraituz.

Ordea, Nafarroako euskaltegiak indarberrituta sartu zaizkigu aste honetan estreinatu berri dugun alarma-egoera arintzeko 1. fasean. Zubiarte, Euskarabidea, AEK eta IKA ikastaro eta berrikuntza ugarirekin heldu zaizkigu. Hori dela eta, ELAIDEk 2020-2021eko euskara-ikastaroen nondik norakoak azaldu nahi dizkizu.

Halaber, ez duzu ahaztu behar Nafarroako udal askok ikastaro hauek egiteagatik diru-laguntzak ematen dituztela. Informa zaitez!!

ZUBIARTE EUSKALTEGIA

Matrikula egiteko epea
Ekainaren 1etik 19ra.

Modalitateak eta berrikuntzak
•    Egun bateko ikastaroak (aurrez aurrekoak)
•    Talde mistoa (ikasgela birtuala) 
•    Bi eguneko ikastaroak
•    Lau eguneko ikastaroak
•    Astean egun bat. Autoikaskuntzako ikastaroak.
•    Kanpoko ikastaroak (guraso taldeak, ikastetxeak, etab.)

Izen ematea online edo euskaltegian bertan egin ahalko da aurretik hitzordua eskatuz 848 431 010 telefonoan. 

Informazio gehiago
euszubia@educacion.navarra.es eta web orrian.

EUSKARABIDEA

Matrikula egiteko epea:
2020ko maiatzaren 25etik 29ra

Modalitateak eta berrikuntzak:
•    20 eguneko trinkoak
•    2 trinko jarraian egiteko aukera
•    Astean 4 eguneko estentsiboak
•    Astean 2 eguneko estentsiboak
•    Autoikaskuntza tutorizatua.
•    Autoikaskuntza librea

Informazio gehiago:
www.euskarabidea.es

AEK

Matrikula egiteko epea:
Jada irekita eta bi hilabetez luzatuko den aurrematrikula epe berezia. Web orriaren bidez egin daiteke. Egoera arindu ahala euskaltegietan ere egin ahalko da matrikula.

Modalitateak eta berrikuntzak:
•    Ikastaro estentsiboak
•    Ikastaro trinkoak
•    Barnetegiak
•    Autoikaskuntza
•    Uztailaren 8a baino lehen matrikula egiten dutenek %5eko deskontua izanen dute matrikulazioaren prezioan. Gainera hilabete bat gehiago izanen dute ordaintzeko (interesik gabe) eta taldeak osatzeko orduan lehentasuna izanen dute. 

Informazio gehiago:
www.aek.eus

IKA

Matrikula egiteko epea:
Oraindik ez da ireki baina laster zabalduko dute informazioa.

Modalitateak eta berrikuntzak:
•    Ikastaro estentsiboak
•    Ikastaro trinkoak
•    Barnetegiak
•    Autoikaskuntza on-line
•    EGA ikastaroak
•    Hobetze ikastaroak. 

Informazio gehiago:
www.ikaeuskaltegiak.eus