Nola den posible euskara ikastea nahi izanez gero

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak, IKA euskaltegiekin elkarlanean, helduek euskara ikasi eta hobetzeko kanpaina prest dute. Dokumentala gaur aurkeztuko da, 19:00etan Lesakako Harriondoan eta 19:30ean Doneztebeko Zineman.

Kanpaina euskaraz ez dakitenei eta pixka bat dakitenei zuzendua da, baita ikasten ari direnei ere. Izen emateko epea zabalik egonen da irailaren 30a arte, Bortzirietako eta Malerrekako IKA euskaltegietan. Mankomunitateetako dirulaguntzei esker, Bortzirietako eta Malerrekako biztanleek euskara doan ikasteko aukera dute.

Dokumentala

Aurtengo kanpainarako dokumental bat ekoiztu da propio. Eskualdeko hiru lagunen lekukotzak bildu dituzte: euskara ikasten hasi berria den batena, dagoeneko tarteko urratsean den ikasle batena, eta bere ikasketa prozesua burutu duen bertze batena.

Aurkezpenak

Dokumentalaren aurkezpenak izanen dira kanpainaren ekitaldi nagusiak. Hiru emanaldi izanen dira, eta ondoren berendua izanen da.

BORTZIRIAK
Irailaren 13an, ortziralarekin, Lesakan, Harriondoan, 19:00etan.

MALERREKA
Irailaren 13an, ortziralarekin, Donezteben, Zineman, 19:30ean.