Booktegi, guztion liburuak guztiontzat

Booktegi.eus-en, mota guztietako euskarazko liburuak aurkitzen ahal dira. Liburuak doan deskargatzen ahal dira, baita lagunei gomendatu ere. Liburuak dohainik plazaratzen ahal dira, webgunearen baldintzak betez gero. Behin erregistratuta, harpidedunek azken liburuen berri jasotzen dute e-postaz.
Gehiago

Euskara ikastea eta oporrak, biak batera

Udan euskara ikasteko bertze aukera batzuk badira, aisialdiarekin* harremanetan* eta familia giroan*. Oporraldia* une egokia* izaten ahal da euskararen ikaskuntzan eta erabileran aurrera egiteko.
Gehiago

Udan eta heldu den ikasturtean euskara ikasteko ikastaroetan izena emateko epea zabalik

AEK, IKA eta Zubiarte euskaltegiek udako ikastaroen eskaintza aurkeztu dute, baita izena emateko epea ireki ere. Bertzalde, ikasturtea bukatzear den honetan, heldu den ikasturtean euskara ikasten segitzeko zein hasteko asmoa duten ikasleek aukera izanen dute dagoeneko 2019-2020 ikasturterako inskripzioa egiteko.
Gehiago

Euskara ikasteko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik da

Nafarroako Gobernuak euskara ikasteko dirulaguntza* deialdia* argitaratu* berri du. Ikastaro estentsiboak, trinkoak*, barnetegiak eta autoikaskuntzakoak lagunduko ditu.
Gehiago

Mintza Eguna Lapuebla de Labarkan ospatuko da aurten

Ekainaren 1ean izanen da mintzalagunen* jai handia. Ekainaren 1ekoa festa handia izanen da, Euskal Herriko mintzalagunak kalejira, bazkari, dantza, erromeria eta kantu artean elkartu eta harremanak estutzeko* eguna.
Gehiago

Harpidetu Elaide berrira!

Abian* da Elaide berria. Hemendik aurrera, euskarari eta euskararen ikasketari buruzko intereseko albisteekin*, buletina bidaliko diegu harpidedunei*.
Gehiago