Solaslaguna, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako mintzapraktika ekimena

Baztan, Malerreka eta Bortzirietako Solaslagunean izena emateko epea zabalik da.
Solaslaguna mintzapraktika ekimenak euskaraz aritzeko talde txikiak antolatzen ditu, eta astean behin biltzen dira, gutxienez, ordu betez. Talde hauetan euskaraz hitz egiteko gaitasuna hobetu nahi duten 3 edo 4 lagun eta txukun hitz egiten duten 1 edo 2 elkartzen dira.
Gehiago

Mintzakide, euskaraz aritzeko ekimena

Hil honen bukaera arte zabalik dago Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Mintzakide programan izena emateko epea. Mintzakide euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak eta mintzapraktika egin nahi dutenak biltzeko programa da.
Gehiago

Euskara ikasleei buruzko dokumentala ikusgai

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak elkarlanean ekoiztutako dokumentala ikusgai da dagoeneko sarean. Eskualdeotan bizi diren herritarrek euskara doan ikasteko aukera dute.
Gehiago

Euskara ikasteko dirulaguntzak

Nafarroako herritarrek euskara ezagutzeko eskubidea dute, eta, horretarako, bai Nafarroako Gobernuak bai Nafarroako Toki Entitateek hainbat neurri hartzen dituzte hori sustatzeko eta errazteko. Neurri horietariko batzuk dira, hain zuzen, euskaltegietan euskara ikasten duten pertsonei ematen zaizkien dirulaguntzak.
Gehiago

Nola den posible euskara ikastea nahi izanez gero

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak, IKA euskaltegiekin elkarlanean, helduek euskara ikasi eta hobetzeko kanpaina prest dute. Dokumentala gaur aurkeztuko da, 19:00etan Lesakako Harriondoan eta 19:30ean Doneztebeko Zineman.
Gehiago

Lesakako barnetegian udako oporrak

90eko hamarkadan sortu ziren IKA koordinakundeko uda-ikastaroak, euskararen erabilera eta ezagutza sustatzeko asmoz. Egun, Lesakako Matxinbeltzenea aterpetxea da udako barnetegi horien epizentro.
Gehiago