Kulturklik, erakusleiho bat kultur sorkuntzari irekia

Kulturklik ataria kultur sorkuntzari eskainitako erakusleihoa da; bertan dute tokia kultur eta arte adierazpen askotarikoek. Webgunean murgiltzen denak kultur albisteak, agenda, eta intereseko atalak topatu ahal izanen ditu, bertzeak bertze: kontzertuak, antzerkia, hitzaldiak, bertsolaritza, ikus-entzunekoak, erakusketak, etab.

Aipamen berezia merezi du Kulturkliken argitaratzen den agendak, bertan aurkituko du bisitariak luze-zabalean antolatzen diren kultur jardueren egutegi osatu eta eguneratua. Ez hori bakarrik, antolakuntza lanetan dabilenak ere modu errazean proposatu edo zabaldu ahal izanen ditu  ekitaldiak.