Errigorak 10 urte bete-bete

Errigorak bere udazkeneko kanpaina aurkeztu du. Elkartearen hamargarren urteurrena denez, aurtengo saski eskaintza desberdina izanen da, «hastapenetakoari keinu» eginen baitio. Hala, 50 euroko saski bakarra osatu dute: «Originala, biribila eta biderkatzailea».
Gehiago

Bizi Mintzapoza

Mintzakide eta haren aldaera Gurasolaguna ekimenetan parte hartzeko izena emateko epea ireki da. Astean behin edo bitan taldean elkartu eta euskaraz aritzea da proposatzen dena. Gurasolagunaren kasuan haurren ordutegietara eta zaintza beharretara egokitutako saioak dira.
Gehiago

Martxan da 'Primeran', euskarazko streaming plataforma

Plataforma dohainik da eta 3000 kapitulu edo filmekin hasi du bidea.
'Primeran', euskarazko eta euskal edukietako streaming-plataforma berria, eskuragarri dago joan zen ostiraletik. EiTBk azaldu duenez, plataforma horren helburua da “euskara bultzatu eta zabaltzea eta munduari irekitako euskal leiho digital berria izatea”.
Gehiago

Ikasi euskara irrIKA

Ikasturte honetarako IKA euskaltegiek eskaintza oparo zein interesgarria dute. Euskara irrIKA ikasi edo hobetzera gonbidatzen zaituzte!
Gehiago

AEK-k matrikulazioa ireki du "Euskara hurbil, zu urrun heltzeko" lelopean

AEK-k, euskara ikasteko “bidelaguna” izango dela adierazi du, matrikulazio kanpainaren aurkezpenean. Pandemia iragan osteko joerarekin jarraituz, AEKn argi ikusten dute urrian hasiko den ikastaroan jende gehiago hurbilduko dela euskaltegietara.
Gehiago

“Euskera Ahora”

Iragan irailaren 1ean aurkeztu zen “Euskera ahora” kanpaina, helduen artean euskararen ikaskuntza sustatzeko. Ekimenaren helburua herritarrak euskara ikastera erakartzea da, eta aurtengoan, bereziki gazteengana iritsi nahi da.
Gehiago