Euskaraldiaren laugarren edizioko hamaikakoa aurkeztu dute

Laugarren Euskaraldia 2025eko maiatzaren 15etik 25era bitartean izango da, lehen aldiz, udaberrian. Haren enbaxadore izanen den hamaikakoa aurkeztu zuten joan zen astean Bilbon. 

 

Euskaraldiko hamaikakoa aurkeztu zuten azaroaren 11n, Bilbon. Komunikazioa, kirola, musika edo sukaldaritza bezalako esparruetan aritzeagatik ezagunak diren Euskal Herriko txoko guztietako herritarrekin osatu dute Euskaraldiaren enbaxadore taldea. Euskaraldiren lehen edizioan bezala, talde anitza osatu dute: 

  1. Eneko Atxa Azurmendi,  sukaldaria
  2. Oihana Azkorbebeitia Urizar, mendi lasterkaria
  3. Aitor Bengoetxea Zabalza, musikari eta break dantzaria
  4. Lutxo Egia del Rio, idazlea
  5. Eneko Garcia Jaurena (Albina Stardust), trabestia
  6. Ana Goitia Erkiaga, kazetaria, aurkezlea eta umoregilea
  7. Itziar Ituño Martinez, aktorea
  8. Roberto Moso Gil, komunikatzailea
  9. Zibel Untsain Damestoy, dantzaria
  10. Esti Urresola Solaguren, zinemagilea
  11. Mikel Urrutikoetxea Azkueta, pilotaria

Laugarren edizioaren leloarekin bat eginez – Elkar mugituz egingo dugu– hamaikakoa osatzen duten lagunek erabileran aurrerapausoak ematera eta hizkuntza portaerak aldatzera animatuko dituzte herritarrak. 

 

Izen-ematea
Euskaraldian parte hartuko duten herriak zein entitateak dagoeneko hasi dira izena ematen. Ariketara batu nahi dutenek horretarako aukera dute euskaraldia.eus webgunean.