Gozatu sanferminak euskaraz

Hastekoak dira sanferminak, giroan, dagoeneko, sumatzen den moduan. Horregatik, etxe askotan, erabiltzeko prest eta zain daude arropa zuria eta zapia. Bi horiek ezinbesteko elementuak dira, zer eginen dugun jakitearekin batea. Horretan lagundu nahi zaituzte Elaidek, eta Iruñeko festa euskaraz bizitzeko eta gozatzeko dauden aukeren bilketa eskaintzen dizue.

ZALDIKO MALDIKO
Sanferminak euskaraz bizi nahi duenarentzat derrigorrekoa da Antsolegako Elkartetik pasatzea. Betiko moduan, taberna zabalik egonen da eguerditik aurrera, eta, horretaz gain, festa programa zabala prestatua dago. Ikusi hemen: https://euskalerriairratia.eus/irunea/1688026481826-zaldiko-maldikok-arratsaldero-musika-emanaldiak-eskainiko-ditu-sanferminetan


OINEZ TXOKOA
Etxarri Aranazko Andra Mari Ikastolak hartu du aurtengo Nafarroa Oinez antolatzeko ardura, eta, ohi den moduan, ikastola horrek sanferminetako Oinez Txokoa kudeatuko du.  Edaria eta ogitartekoak emateaz gain, aktibitate egutegi zabala prestatu du oraingoan ere. Eskaintza osoa: https://www.nafarroaoinez.eus/egitaraua-2023.pdf


ORREAGA FUNDAZIOA
Kantazaleek ere badute eskaintza. Orreaga Fundazioak antolatuta, kantuz aritzeko saioa  antolatuta dago. http://www.orreagafundazioa.eus/sanferminetan-kantari-urrengo-iruneko-jaietan/

 

NAFARROAKO BERTSOZALE ELKARTEA
Bertsozaleek, berriz, Sarasate pasealekuan dute zita, uztailaren 8an, 10ean eta 13an, arratsaldeko zazpietan.
Saio bakoitzaren xehetasunak, hemen: https://bdb.bertsozale.eus/web/agenda/lurraldea/nafarroa