ELAIDE.EUS: euskalduntzean bidelagun

Urte luzea pasa da Elaide.eus proiektu berrituak argia berriro ikusi zuenetik. Ez dira orohar hilabete errazak izan, guztiok etxeratu gintuen konfinamendua tarteko. Hilabete horietan zuen ondoan izaten saiatu ginen, zuei orduak goxoak egiteko hamaika baliabide eskainita: irakurgaiak, musika, baliabideak, eta abar.

Hamaika dira beraz ELAIDE.EUS webguneak eskaintzen dizkigun aukerak. 

Nafarroako toki-entitateetako hainbat euskara zerbitzuk elkarlanean sortu dute elaide.eus webgunea, euskaraz ikasten ari direnei laguntza eta baliabideak eskaintzeko helburuarekin.

Elaide euskara bizitzeko eta gehiago ezagutzeko tresna bat da, euskaraz ikasten ari direnei lagungarri izanen zaizkien informazio eta tresnak biltzen dituena.

Astero zuen interesekoak izan daitezkeen gaien inguruko artikuluak aurki ditzakezue orri nagusian, momentuko berriak, kanpainen informazioa, musika, bidaiak, eta abar luze bat. Horiez gain eta hemendik aurrera, kolaborazio bereziak izanen ditugu. Laster iragarriko dizkizuegu, adi egon! Betiere, Albisteak atalean izanen dituzue argitaratzen ditugun berri guztiak. 

Nafarroan, iparraldetik hegoaldera dauden kultur jarduerak, hitzaldiak, kontzertuak, eta abar luze bat aurkitu ahalko dituzue gure Agenda atalean, eta euskararen irakaskuntzan lagungarri izanen zaizkizeun hamaika baliabide Baliabideak atalean. 

Euskalduntzeari dagokionez gure toki entitateek eskaintzen dizkizuen euskara ikasteko laguntzen berri aurkituko duzue Dirulaguntzak atalean, eta Eskaltegiak atalean, Nafarroako euskaltegien zerrenda. 

Eta ezer ez galtzeko, eman izena gure BULETINEAN: hau guztia eta gehiago jasoko duzue zuen postan hamabostean behin.

ONGI ETORRI EUSKARARA!