Hainbat gomendio Durangon erosteko 5

Gaur itxiko lituzke ateak durangoko azokak. Aurrez aurreko azokarik egon ez bada ere, aurten ere ekarpena egin dio euskal kultur sormenari. Hemen dituzue azken bi gomendioak.

Txokolategia 
Yolanda Arrieta Malaxetxebarria
Denonartean 
Eleberria

Galdera bat aurkituko duzu Txokolategia lanaren muinean: zergatik ez da ageri txokolate-maistrarik Historian? Donak eta Lilik hirugarren belaunaldia osatzen zuten txokolategian eta oraindik ez ziren jabe-jabeak, baina gurasoek erretiroa hartu orduko bilakatuko ziren saltegi gozoaren ugazabandre (amona bezalaxe), ez, ordea, txokolate-maisu (aitonaren modura), hemeretzigarren mende bukaeran soilik gizonezkoek eskura zezaketelako izendapen hori.
 

Joana Maiz 
Yurre Ugarte Rodríguez (Idazlea) & Joseba Larretxe “Josebisky” (Irudigilea)
Harriet 
Komikia

Joana Maiz casting zuzendari arrakastatsua lan gabe geratu da, eta, nortasun krisiak jota, atzerrian urteak egin ostean, itzuli da sorterrira, Bilbora, bertan profesionalki jarduteko. Ustez arazo guztien konponbidea ekarriko dion dokumentala zuzentzea eta ekoiztea onartzen duelarik, castingean baztertutako pertsona batengan topatu du bere buruaren isla, bere izatearen ifrentzua: Lauren, etxetik kaleratua izateko zorian den laurogei urteko atsoa.

 

www.durangokoazoka.eus/eu/denda

Nobedade guztiak web orrian.