Sarean euskaraz ikastaroetan izen ematea zabalik

Euskarabideak abian du Sarean Euskaraz programaren 5. edizioa, euskarazko kultura digitala sustatu eta ezagutarazteko. Nafarroako hainbat herritan antolatu dira ikastaroak, bereziki gazteei zuzenduak, baina ez dago adin mugarik. Ikastaro guztiak teknologia berriei eta ikus-entzunezkoei buruzkoak izanen dira.
Gehiago

#DAMOLAT, euskara eta euskarazko kultura sustatzeko gazteei zuzendutako proiektua

Hiriguneko gazteen artean euskara eta euskarazko kultura sustatzea du helburu proiektuak. Abiapuntua gazteen inguruko ikerketa bat da eta helburua, besteak beste, gazteek aktiboki parte hartzea euskararen eta euskal kulturaren transmisioan.
Gehiago

"Agerraldia" Nafarroako hego eta erdialdean euskarari hauspoa emateko

Agerraldia egitasmoak bere lehenbiziko pausoak eman ditu eta horren berri emateko bideo bat aurkeztu dute, oihartzun handia izaten ari dena. "Ager vasconumean" kokatzen da Agerraldia, Garestik Kortesera eta Zangozatik Bianara, eremu hau erdigunean kokatzeko bokazioz.
Gehiago

Mintzapraktika egitasmoetan izena emateko epea zabalik da

Nafarroan barrena badira hainbat mintzapraktika esperientzia eta talde, Iruñerrian, Sakanan, Baztan-Bidasoan, Lizarraldea-Izarbeibarren eta pixkanaka-pixkanaka bertze eremu batzuetara zabaltzen ari direnak. Euskara praktikatu nahi dutenek badituzte aukera aunitz eta izena emateko epea zabalik da urrian zehar.
Gehiago

Abiatu da “Egunean Behin” joko arrakastatsuaren 8. denboraldia

Iragan irailaren 27 hasi zen Egunean Behin jokoaren 8. denboraldia. Aurreko urtean bezala denboraldiko babeslea ETB izango da, eta denboraldiko 11 asteak amaitzean, telebista bidezko zuzeneko beste final bat egongo da.
Gehiago

Hemen da IKAren ikasturte berria

Nafarroako IKA euskaltegiek 2021-2022 ikasturterako ikastaro eta proposamen berriak ezagutzera eman dituzte. Atarrabiako, Bortzirietako, Barañaingo, Leitzako, Malerrekako eta Iruñeko IKAko euskaltegiek matrikulazio kanpaina abiatu dute azken asteotan.
Gehiago