"Korrika kulturala" Korrikaren etorrera girotzeko

Korrika euskararen aldeko ekimen erraldoia da, hizkuntzarekiko aldekotasuna irudikatzeaz gain, zirrara handia eragiten duena. Korrikaren etorrera girotzeko "Korrika kulturala" egiten da beti. Herriz herri hainbat ekitaldi antolatuko dira datozen asteotan.
Gehiago

'Epizentroa': lurrikara txiki bat euskarazko literaturan

Literatur proposamen berriarekin gatoz: 'Epizentroa', Nerea Loiolaren lehen narrazio laburra. Nerea Loiolaren lehen narrazio liburua da hau, zazpi istorioz osatua. Bildumako ipuinak autonomoak dira, baina istorio guztiek dituzte giza harremanak ardatz, edo, hobeki esan, giza harremanen ertzak: komunikazioa, sexua, dolua, gurasotasuna, desira, mendekua…
Gehiago

Euskara zerotik: Iruñerriko bi esperientzia

Duela aste batzuk Bortzirietako esperientzia baten berri eman genizuen, oraingoan Iruñerrira goaz, Hiru-Herri (Uharte, Atarrabia eta Burlata) aldera: Euskara Zero ikastaroa. Batetik ‘Euskara merkataritzara’ programaren barruan Atarrabiako, Burlatako eta Uharteko udalek merkatariendako antolatu zutena, eta bestetik, Burlatako Udaleko Euskara eta Kultur-aniztasun eta Migrazio zerbitzuek euskarara hurbildu nahi duten herritarrendako antolatutakoa.
Gehiago

LABA: erupzioa badator

Urtarrilaren 7an ireki zituen ateak Labako egoitzak. Euskaldunon komunitatearentzako -eta harengana hurbildu nahi duten guztientzako- espazio bat, egongela bat da Laba. Erreferentziazko gune bat, elkar topatzeko, elkar ezagutzeko, elkarrekin egiteko, eta berriak batzeko. Elkarrekin izanda, gehiago izateko.
Gehiago

Egunean Behin lehiaketaren 9. denboraldia hasi da

Apirilaren 10ean amaituko da eta hirugarren urteurrena ospatzeko hainbat sorpresa prestatzen ari da Code Syntax enpresa. Hilabetea amaitzearekin batera itzuliko da Egunean Behin, erabiltzaileak tribial moduko galdera-erantzunen bitartez erotzen dituen jokoa.
Gehiago

Nafarroako euskaltegietan matrikula egiteko azken egunak

Hile honen 31 arte matrikula egiteko 2. epea zabalik dago Nafarroako AEKko eta IKAko euskaltegietan. Urrian hasi ziren ikastaroak, eta ekainera arte luzatuko dira. Irailean matrikula egiteko 1. epean atzean gelditu zenak, beraz, badu oraindik ikasturteari lotzeko aukera. Hauxe entitate horiek Nafarroan egiten duten eskaintza.
Gehiago